29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

119/2005 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Industria Siderometalurgikoa" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2005eko lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 5/2005).

Ikusirik Nafarroako "Industria Siderometalurgikoa" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 5/2005).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2005eko urtarrilaren 31n sartu da 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 54/2005).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak, uztailaren 14an eman eta 2003ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 18an, argitaraturiko 105/2003 Foru Aginduaren bidez, eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Industria Siderometalurgikoa" sektorearen (kodea: 3106805) lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 7an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "INDUSTRIA SIDEROMETALURGIKOA" SEKTORERAKO 2004, 2005, 2 006 ETA 2007RAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAN (2004ko uztailaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL INDARRA IZANEN DUEN BIGARREN URTERAKO (2005) XEDATUTAKOA APLIKATZEKO AKORDIOA.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 25ean.

Bildurik:

Nafarroako Industria Siderometalurgikoetarako 2004., 2005., 2006. eta 2007. urteetarako Hitzarmen Kolektiboa interpretatzeko Batzorde Mistoaren lehendakariak zuzendurik, hura osatzen duten kideak bildu dira, Unión General de Trabajadores (UGT) eta Comisiones Obreras (CC.OO.) sindikatuek eta Asociación de la Pequeña y Mediana Empresa del Metal de Navarra (APMEN) eta Asociación Navarra de Empresarios del Metal (ANEM) enpresaburuen elkarteek izendaturik,

Hauxe adierazi dute:

Gobernuak 2005erako aurreikusten duen KPIaren zifraren berri ofizialik ez denez, ez dagoela oinarririk urte horretan automatikoki aplikatu beharreko gehikuntza zehazteko, Hitzarmenaren 39-A) artikuluaren bigarren epigrafean ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, aipatu 39-A) artikuluaren bigarren epigrafeko bigarren lerroaldean aurreikusitakoa sartzen da jokoan, eta Batzorde Mistoari dagokio KPIaren datuaren ordez kontuan hartu beharreko zifra, eta horretarako 100eko 2ko zifra hartu dute.

Aurreko adierazpenetan oinarriturik, Batzorde Mistoko kideek,

Erabaki dute:

1) 2005erako, 2004an esleituriko batez besteko banakako soldata gordinek, homogeneotasunez eta enpresetan dagoen soldata-egitura aldatu gabe, 100eko 2,75eko igoera izanen dute.

2) Lanbide-taldeen soldatak _18 urtetik gorako langileentzat, prestakuntza-kontratuen bidez enpresari loturikoenak izan ezik_ honako hauek izanen dira:

_7. taldea: 15.388,14 euro.

_6. taldea: 16.182,79 euro.

_5. taldea: 16.616,23 euro.

_4. taldea: 17.121,90 euro.

_3. taldea: 17.699,82 euro.

_2. taldea: 18.205,50 euro.

_1. taldea: 15.388,14 euro.

3) Hitzarmen Kolektiboaren testuko 40. artikuluari dagokionez, pizgarririk ez dutenen osagarria 68,31 euro izanen da hilean.

4) Hitzarmen Kolektiboko 41. artikuluarren 1. lerroaldea honela gelditzen da:

Bakoitzaren errendimendua honako hau izanen da 60 lan egunetan: 68 BEDAUX, 85,25 CREA edo 114,68 C.N.P.

Prestakuntzako edo Praktikaldiko kontratu bidez lotua egon gabe 18 urtetik gora dituen langile baten ordainsari gordina, guztira, goragoko 2) Akordioan Lanbide-talde bakoitzarentzat ezarritakoa izanen da gutxienez.

5) Jarraibide gisa, hirurtekoek honako balio hauek izanen dituzte:

Lehenengo hirurtekoa: 108,28 euro.

Bigarren hirurtekoa: 216,52 euro.

Hirugarren hirurtekoa: 378,85 euro.

Laugarren hirurtekoa: 486,99 euro.

Bosgarren hirurtekoa: 540,94 euro.

Seigarren hirurtekoa: 703,78 euro.

Zazpigarren hirurtekoa: 757,61 euro.

Zortzigarren hirurtekoa: 811,75 euro.

Hortik aurrerakoak: 55,52 euro.

6) Hitzarmen Kolektiboko 47. artikuluari dagokionez, bidaia eta dietei buruz alegia, honako hauek ezartzen dira:

Dieta osoa 30,05 euro izanen da, salbu ta bidaia hiru egun baino gutxiagokoa bada; izan ere, kasu horretan dieta 36,59 euro izanen da.

Dieta erdia 17,41 euro izanen da.

7) Aprendizen eta 2005erako Prestakuntzarako kontratatutako langileen ordainsari bakarrari dagokionez, ezin izanen da honako kopuru gordin hauek baino gutxiago:

Lehen urteko Prestakuntza-kontratua duten langileak: 455,82 euro.

Bigarren urteko Prestakuntza-kontratua duten langileak: 541,13 euro.

8) Hitzarmenaren edukiak aldatu gabe jarraituko du, aurreko egokitzapenek aldarazten ez duten guztian.

9) Enpresek 2005eko martxoaren 31 arte izanen dute epea, Akordio honen aplikaziotik sor daitezkeen soldata-atzerapenen ordainketa erregularitzatzeko.

Eta horrela ager dadin, akta hau egin da, bildu diren erakundeek sinatua, goian aipatu tokian eta egunean. Batzordeburua, sinadura ulertezina. APMEN, sinadura ulertezina. UGT, sinadura ulertezina; ANEM., sinadura ulertezina; CC.OO., sinadura ulertezina;

Iragarkiaren kodea: F0502506