29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

118/2005 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Burdingintza" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 4/2005).

Ikusirik Nafarroako "Burdingintza" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 4/2005).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2005eko urtarrilaren 31n sartu da lan hitzarmen kolektiboaren 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 54/2004).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak uztailaren 14an eman eta 2003ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 18an, argitaraturiko 105/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Burdingintza" sektorearen (kodea: 3106805) lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 7an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO "BURDINGINTZA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2004KO LANSARIEN ALDAKETA

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 25ean.

Nafarroako Foru Komunitateko Burdingintzarako 2004., 2005., 2006. eta 2007. urteetarako Hitzarmen Kolektiboko lehendakariak zuzendurik, negoziazio mahaia osatzen duten kideak bildu dira, Unión General de Trabajadores (UGT) eta Comisiones Obreras (CC.OO) sindikatuek eta Asociación de la Pequeña y Mediana Empresa del Metal de Navarra (APMEN) eta Asociación Navarra de Empresarios del Metal (ANEM) enpresaburuen elkarteek izendaturik, eta

Hauxe adierazi dute:

Lehena._Jakinik 2004rako Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) benetakoa 100eko 3,2koa dela behin-behinekoz, Hitzarmen Kolektibo horretako 39. artikuluko B) idatz-zatiko a) lerroaldean xedaturikoa betetzeko, bidezko da 2004rako lansarien aldaketa behin-behinekoz egitea.

Bigarren._Jakinik 2004. urteko benetako KPIa behin-behinekoz % 3,2 dela, lansariak 100eko 1,2 gehituko dira.

Zenbateko horretan egiten den aldaketa hitzarmenean aldagarri direla esaten den kontzeptu guztietan ezarriko da, betiere 2003an izan zezaketen batez besteko balioan eta zenbatekoan, zeina oinarritzat hartu baitzen 2004. urteko hasierako igoerak aplikatzeko.

Hirugarrena._2004ko Metaleko Hitzarmenaren lansarien taula, aldaketa aplikatu ondoren, akta honen eranskinean ematen da.

Laugarrena._Lansarien aldaketa behin betikoz finkatzeko, EINek berretsi beharko du 2004. urteko behin betiko KPIa 100eko 3,2 dela.

Gero, behin betikoz finkatzean, KPI handitu edo gutxitu bada, enpresek behin-behineko aldaketa honen ondorioz pagaturiko dirua doituko dute eta 2004rako benetako KPIari lotuko zaizkio.

Bosgarrena._Lansarien aldaketak 2004ko urtarrilaren 1az geroztik izanen ditu ondorioak, urte osan enpresan egonez gero.

Urte osoan aritu ezik, 2004. urtean lanean sartu edo lanetik gelditzeagatik, lanean emaniko denboran kobraturiko diruari dagokio aldaketa.

Seigarrena._Lansarien aldaketa honen ondorioz langileei ordaindu beharreko zenbatekoa 2005eko lehen hiruhilekoan ordainduko diete enpresek.

Eta horrela ager dadin, akta hau egin da, bildu direnek sinatua, goian aipatu tokian eta egunean.

Lehendakaria, izenpe ulertezina; UGT, izenpe ulertezina; APMEN, izenpe ulertezina; CC.OO, izenpe ulertezina; ANEM, izenpe ulertezina.

Nafarroako "Burdingintza" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren lansarien taula, 2004ko abenduaren 31ko datarekin, 39. artikuluaren B) idatz-zatiko a) lerroaldean aurreikusitako lansarien aldaketa ezarri ondoren

ALDATU ALDATU

BAINO LEHEN ONDOREN

(EUROAK) (EUROAK)

39. artikulua, C) idatz-zatia

eta 70. artikuluko 1. araua.

7. taldea 14.803,82 14.976,30

6. taldea 15.568,30 15.749,68

5. taldea 15.985,29 16.171,52

4. taldea 16.471,74 16.663,65

3. taldea 17.027,73 17.226,11

2. taldea 17.514,20 17.718,25

1. taldea 18.000,68 18.210,39

40. artikulua

Osagarria, pizgarririk ez edukitzeagatik 65,72 66,49

ALDATU ALDATU

BAINO LEHEN ONDOREN

(EUROAK) (EUROAK)

Hiruhilekoetako gutxieneko balioak

44. artikulua

Antzinatasuna

1. hiruhilekoa 104,18 105,39

2. hiruhilekoa 208,30 210,73

3. hiruhilekoa 364,47 368,72

4. hiruhilekoa 468,50 473,96

5. hiruhilekoa 520,40 526,47

6. hiruhilekoa 677,07 684,95

7. hiruhilekoa 728,84 737,34

8. hiruhilekoa 780,93 790,03

Hurrengoak 53,42 54,04

47. artikulua 28,92 29,25

Bidaiak eta dietak 35,21 35,62

16,75 16,95

48. artikulua, A idatz-zatia

Prestakuntzarako langileen lansariak

Lehen urteko prestakuntzako langileak 438,52 443,63

Bigarren urteko prestakuntzako langileak 520,59 526,65

Iragarkiaren kodea: F0502349