29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

31/2005 FORU DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, "Carcar-Andosilla-San Adriango hustubidea aldatzea AN-144 finkan" izeneko proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urriaren 27ko 1.290/2004 Ebazpenaren bidez, "Carcar-Andosilla-San Adriango hustubidea aldatzea AN-144 finkan" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion. Bidenabar, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zituen hamabost egunez.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, otsailaren 2ko 267/2005 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi du. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Lanen premia eta garrantziaren arrazoia Nafarroako Justizia Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako epaia bete beharrean dago, AN-144 finkan hustubidearen trazadura aldatzeari buruzkoa.

Nafarroako Gobernuak, Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. enpresak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bosteko otsailaren hogeita bateko bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Carcar-Andosilla-San Adriango hustubidea aldatzea AN-144 finkan" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean sortuko ditu ondorioak.

Iruñean, 2005eko otsailaren 21ean._Nafarroako Gobernuko jarduneko lehendakaria, Francisco J. Iribarren Fentanes._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0503007