29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Inbertsioetarako diru-laguntzen deialdi publikoa, obrak eta erreformak egin, oztopo arkitektonikoak kendu eta lokalak zein altzariak erosteko. 2005. urtea

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2005/02/17an emandako ebazpenaren bitartez, inbertsioetarako diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi da, 2005. urtean, obrak eta erreformak egin, oztopo arkitektonikoak kendu eta lokalak zein altzariak erosteko, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Deialdiaren xedea: Aipatutakoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 224.104 euro

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea 7 eta 9)_.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Udalaren Erregistro Orokorrean eta Erregistro osagarrietan, betiere galdatutako agiriekin batera, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2005eko otsailaren 21ean._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Zinegotzi Delegatua, M.ª Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0503094