29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

35/2005 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Iruñeko Bigarren Zabalgunean 0-3 urte bitarteko Eskolaurreko Zentro bat eraikitzeko proiektua prestatzeko eta, obra egiten bada, lan horien zuzendaritza kontratatzeko espedientea; lehiaketa bidez eginen da.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak lehiaketarako deia egin du Iruñeko Bigarren Zabalgunean 0-3 urte bitarteko Eskolaurreko Zentro bat eraikitzeko proiektua prestatzeko eta, obra egiten bada, lan horien zuzendaritza kontratatzeko; lehiaketa bidez eginen da, honako baldintza hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: Iruñeko Bigarren Zabalgunean 0-3 urte bitarteko Eskolaurreko Zentro bat eraikitzeko proiektua prestatzeko eta obra-zuzendaritzarako laguntza.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publiko irekia.

_Hasierako prezioa: 135.000 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: proposamenak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita seigarren egun naturaleko 14:00ak arte aurkezten ahal dira, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaaren Erregistroko bulegoetan (Yanguas y Miranda kalea, 27 behea).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan (Yanguas y Miranda kalea, 27 behea, Iruña).

Klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguak Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren Erregistroko bulegoetan (Iruñeko Yanguas y Miranda kalea, 27 behea) eta Interneteko helbide honetan:

http//.www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+ servicios/Contrataciones/

Iruñean, 2005eko otsailaren 23an._Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusia, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0503180