28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

5/2005 ERABAKIA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hartua, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluan 2004ko abenduaren 31n diharduten funtzionarioen zerrenda onesten duena.

2005eko urtarrilaren 27an egindako bilkuran, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak erabaki hau hartu zuen:

1. Nafarroako Kontseiluaren abenduaren 31ko plantilla organikoa onestea.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 27an._Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.

E R A N S K I N A

2004ko abenduaren 31n dauden funtzionarioen zerrenda

Deiturak eta izena: hutsik. Maila: A. Lanpostua: letratua.

Deiturak eta izena: hutsik. Maila: A. Lanpostua: goi teknikaria (Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna).

Deiturak eta izena: hutsik. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea.

Iragarkiaren kodea: F0501452