28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak onestea, garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak gauzatzeko, 2005. urtean

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2005eko otsailaren 11n emandako 4/SS ebazpenaren bidez, diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak onetsi dira, 2005. urtean garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak gauzatzeko, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleipen modua: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 130.000 euro

Oinarriak non jaso: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano etxea, Merkatuko kalea, 7 eta 9) eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano Etxea, Merkatuko kalea, 7-9), edo Erregistro osagarrietan, betiere galdatutako agiriekin batera. Epea, A modalitatean (Unean uneko sentsibilizazio jarduketak), 2005eko urriaren 31n amaituko da. B modalitatean (Garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak), ordea, epea 30 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2005eko otsailaren 16an._Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, M.ª Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0502952