28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak, 2005eko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2005eko ekitaldiari dagozkion aurrekontu orokor eta bakarra, exekuzio oinarriak eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2005eko otsailaren 17an._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0502761