28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

E G U E S

Akats zuzenketa oihan enkante baten iragarkian (Egulbati mendia, Eguesibar)

Akatsa atzeman da oihan aprobetxamendu baten enkantearen iragarkian, 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, 2005eko otsailaren 18an, honako lote hau esleitzeko: 673 makal, 639,30 metro kubiko zur egiten dutenak; hasierako prezioa: 16.033,02 euro (BEZaren % 4,5 barne).

Oharturik azaroaren 16ko 10/2000 Foru Legeko 75.5 artikuluaren arabera Balio Erantsiaren gaineko Zergaren tasa ez dela % 4,5, baizik eta % 8, hasierako prezioa hau ezarri da: 16.570,01 euro (BEZaren % 8 barne).

Horregatik, eskaintzak egiteko beste epe bat ematen da. Proposamenak, bukaeran agertzen den eredu ofizialaren araberakoak, baldintzen pleguko 2. oinarrian ezarritako agiriekin batera, Eguesibarko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte; azken eguna baliogabea edo larunbata izanez gero, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun naturaleko eguerdiko hamabietan irekiko dira proposamen ekonomikoak. Larunbata edo jaieguna bada hori, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen agiria udal idazkaritzan daude.

Eguesen (Eguesibar), 2005eko otsailaren 28an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ....................................... herria: ............................... helbidea: ............................... telefonoa: .............. N.A.N. edo I.F.Z.: ..................... Nire izenean edo ondoko enpresaren izenean: ....................... (behar dena jarri); enpresaren sailkapen agiria: ........... Jakinik 673 makalek osaturiko oihan lotea salduko dela, Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ezarri baldintza teknikoen pleguari eta Eguesko Udalak onetsi baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguari jarraikiz, baldintza horien guztien berri izan eta onartzen baititut, aprobetxamendu hori eslei dakidan eskatzen dut, zenbateko honen aldera: ............ (letraz eta zenbakiz) ........... euro, betiere aipatu baldintzen pleguei hertsiki loturik; zenbateko horretan zerga oinarriari ........ euro dagozkio, eta BEZari, berriz, ......... euro.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0503184