28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

FUNES

Oihan enkantea, ehuneko 10 merkeago

Funesko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

2. lotea._"Contienda" parajean, 1.631 makal, 1.032,94 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 40.503,74 euro, % 10 merkatuta.

Proposamenak iragarkiaren bukaeran doan ereduari lotuko zaizkio, eta udal idazkaritzan aurkeztuko dira hamabost egun naturaleko epean (larunbatak eta jaiegunak barne), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eguerdiko ordu bi eta erdiak baino lehen. Proposamenekin batera, lotearen hasierako prezioaren % 2ko fidantza edo haren ordainagiria eta enpresaren sailkapen agiri jatorrizkoa edo haren fotokopia aurkeztu beharko dira. Kartazalak hurrengo egun baliodunean irekiko dira, eguerdiko ordu batean.

Proposamenak aurkezteko azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epea luzatuko da hurrengo egun balioduna arte, eta ireki, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Funesen, 2005eko otsailaren 14an._Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .........., adinez nagusia; herria: .........., kalea: .........., N.A.N. zenbakia: ........... Funesko Udalak, .....aren .....(e)an, ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako ....... zenbakiko oihan lotearen truke, zenbateko hau eskaintzen dut: ........... (letraz eta zenbakiz) ........ euro, eta horri buruzko baldintzen pleguak beteko ditut, ezagutzen baititut.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0502566