28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

4/2005 ERABAKIA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hartua, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2005eko plantilla organikoa onesten duena.

Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen. Haren 32. artikuluan ezartzen da Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuan diharduten langileak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legeriaren menpe egonen direla.

2004ko ekainaren 30ean Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen 2004 eta 2005erako lan baldintzen hitzarmena sinatu zen. Hitzarmen horretan, 2004ko irailaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALan argitaratu baitzen (110. zk.), adierazten da, bidezko denean eta indarrean den legeriaren arabera, Nafarroako gainerako administrazio publikoetako funtzionarioei ere aplikatuko zaiela.

Hitzarmenak ezartzen du, 2 B atalean, plantilla organikoko lanpostuei bi urtean zenbait lansari gehigarri ezartzeko konpromisoa. Zehazki, lansariak honako hauek dira:

a) C, D eta E mailetako lanpostuetako funtzionarioen ordainsari osagarriek (lanpostuko osagarria, osagarri berariazkoa) 100eko 4ko igoera izanen dute (100eko 2 2004an eta 100eko 2 2005ean). Atal honetan ezarritakotik salbuesten dira, funtzionarioentzat erreserbatutako zuzendaritza eta burutza lanpostuak eta erabateko dedikazioari lotutako lansari osagarriak esleituak dituzten lanpostuak.

b) A eta B mailako lanpostuetan diharduten funtzionarioen ordainsari osagarriek (lanpostuko osagarria, osagarri berariazkoa) 100eko 2ko igoera izanen dute (100eko 1 2004an eta 100eko 1 2005ean). Atal honetan ezarritakotik salbuesten dira, funtzionarioentzat erreserbatutako zuzendaritza eta burutza lanpostuak eta erabateko dedikazioari lotutako lansari osagarriak esleituak dituzten lanpostuak, eta bateraezintasun osagarria eta lanpostuko osagarri bat aldi berean esleituak dituzten lanpostuak.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko plantilla organikoan dauden lanpostuak azterturik, beharrezkoa da ondoko lanpostuen ordainsariak egokitzea: administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), goi mailako teknikaria (Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna) eta administrari laguntzailea.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Estatutu Organiko eta Funtzionamenduzkoaren 15.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, plantilla organikoa onesteko eskumena Osoko Bilkurari dagokio.

Hori horrela, 2005eko urtarrilaren 27an egindako bilkuran, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2005eko plantilla organikoa onestea.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 27an._Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.

E R A N S K I N A

A) Funtzionarioak

Lanpostua: letradua. Kopurua: 1. Maila: A. Erabateko dedikazioa: 55. Bateraezintasuna: -. Lanpostua: 45. Mailako osagarria: -.

Lanpostua: administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Kopurua: 1. Maila: A. Erabateko dedikazioa: -. Bateraezintasuna: 35. Lanpostua: 2. Mailako osagarria: -.

Lanpostua: goi mailako teknikaria (Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna). Kopurua: 1. Maila: A. Erabateko dedikazioa: -. Bateraezintasuna: 35. Lanpostua: 2. Mailako osagarria: -.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 1. Maila: D. Erabateko dedikazioa: -. Bateraezintasuna: -. Lanpostua: 10,66. Mailako osagarria: 12.

B) Behin-behineko langileak

Lanpostua: kontseiluburuaren idazkaria. Kopurua: 1. Izendapen askea.

Lanpostua: kudeatzailea. Kopurua: 1. Izendapen askea.

Iragarkiaren kodea: F0501531