28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, administrari-ofizial lanpostu bat betetzeko deialdiarena

2005eko urtarrilaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren 13. zenbakian, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Deialdiaren 2. artikuluaren f puntuan, izangaiek bete behar dituzten baldintzez denaz bezainbatean, honako hau dio: "Euskaraz jakitea, ahoz eta idatziz. EGA titulua izatea edo behar den euskara maila frogatzeko proba gainditzea."

Bestalde, 7.1. artikuluan, oposizioko euskara ariketari dagokionez, zera aipatzen da: "Euskara ariketa: EGA titulua dutela egiaztatzen ez dutenentzat. Bi proba izanen ditu: bata idatzia eta bertzea ahozkoa. Balorazioa Gai edo Ez Gai izanen da."

Horiek horrela, bidezkoa da honako zuzenketa hauek egitea:

Lehendabizikoa. 2005eko urtarrilaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren 13. zenbakian, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 2. artikuluaren f puntua berridaztea. Hona: "Izangaiak bere lanpostuari dagozkion eginkizunak euskaraz betetzeko euskara maila izanen du, ahoz zein idatziz."

Bigarrena. 2005eko urtarrilaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren 13. zenbakian, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 7.1. artikulua berridaztea euskara ariketari dagokionez. Hona: "Euskara proba izangai guztiek egin beharko dute, EGA titulua dutenek izan ezik. Sakanako Mankomunitateko euskara teknikariek zein Nafarroako Gobernukoek elkarlanean eginiko probak eginen zaizkie izangaiei: ahozkoa bata eta idatzia bertzea."

Lakuntzan, 2005eko otsailaren 2an._Sakanako Mankomunitateko burua, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L0502184