28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUENIGO

Zenbait aldaketa Udal Planean

Udalak, 2004ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

ZENBAIT ALDAKETA UDAL PLANEAN

Ikusirik Udal Planean zenbait aldaketa egiteko espedientea.

Gaia bozketara eramanik eta erregelamenduzko gehiengoa duela, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa puntual hauek:

_Los Teobaldos karrikako aldaketa.

_UE-4 Cantarrondasko aldaketa.

_Nekazaritzako nabeen legeztatzea.

_Espeñas parkeko aldaketa.

_I industrialdeko J karrikako aldaketa.

2. Hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Udal honetako iragarki oholean iragarkia paratuta.

Cintruenigon, 2005eko otsailaren 9an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0502396