28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

V I L L A F R A N C A

Hasiera batez onetsirik ordenantza fiskalak, tasak eta prezio publikoak, 2005eko ekitaldi ekonomikoan ordainaraziko direnak

Villafrancako Udalak, 2004ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi ditu 2005eko ekitaldian aplikatuko diren ordenantza fiskalak, prezio publikoak, tasak eta karga-tasak aldatuta, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatuari jarraituz, eta erabateko gehiengoarekin erabaki da:

1. Hasiera batean onestea indarra duten ordenantza fiskal guztietako tarifak eta aldaketak, 2005eko ekitaldian ordainaraz daitezen, zenbateko eta ezaugarri hauek dituztela:

A) 2004ko ekitaldian izandako karga-tasari ehuneko 3,7 gehituko zaio 2005ean indarrean izanen diren ordenantzetako tasa eta prezio publiko guztietan. Hona hemen:

Estolderia 28,50

Etxerako ura 0,4847+BEZa

Etxerako ez den ura 0,6023+BEZa

_Hiltegia:

Ardia 2,35

Zerria 6,00

Behia 11,00

_Kultur Etxea:

Ikastaroetarako lokalaren alogera (euro/ordua) 6,70

_Eremu publikoa okupatzea (tabernak salbu):

Kalez kaleko saltokia: merkatu txikiak, barrakak 0,75

Kalez kaleko saltokia: merkatu txikiak, barrakak 3,75

Obretako materialak, salgaiak (kale 1/2) / (m²/eguna) 0,08

Obretako materialak, salgaiak (kale osoa) 0,18

_Eremu publikoa okupatzea (tabernak/sistema berria):

0-20 m² 5,00 m²

20-50 m² 4,50 m²

50-100 m² 4,00 m²

100 m²-tik gora Ez dago baim.

Hirigintzako Batzordeak onetsi beharko du eremuaren okupazioa.

_Agiriak luzatzea:

Ziurtagiria 2,40

Egiaztatutako agiria 1,75

Bereizgarririk gabeko agiria 2,40

Salerosketa kontratua edo bestelakoa 7,00

Lurzatien gaineko zedulak 3,45

Fax zerbitzua 1,75

_Hilerriko zerbitzuak:

(Lekualdaketarik gabe) ehorzketa gastua 37,50

Hilobi eskubideak lagatzea 195,75

Hormako nitxoa lagatzea 626,00

Peoiaren lanordua, zanga eta antzekoa irekitzeagatik 15,60

_Lurretik ateratzea:

Legarrak, prezioa euroa/m³ 0,62

Lurra, prezioa euroa/m³ 0,62

Antzeko bestelako materialak, prezioa euroa/m³ 0,62

_Hartuneak sarera:

Ur hornidurarako sarea 161,10

Estolderia sarea 161,10

Kontagailuaren salmenta (gure erosketa prezioaren arabera).

_Festetako programaren publizitatea (aukerako tasak):

Libergrafic-ek kudeatutako programa (Calahorra).

Azala-azken orrialdea koloretan 276,50+BEZa

Barneko orrialde arrunta koloretan 197,50+BEZa

Orrialde erdia koloretan 118,50+BEZa

Orrialde laurdena koloretan 79,00+BEZa

Barneko orrialdea koloregabea 118,50+BEZa

Orrialde erdia koloregabea 63,25+BEZa

Orrialde laurdena koloregabea 39,50+BEZa

_Igerilekuetako denboraldiko banakako abonua:

Abonuak: 0-5 urte 0,00

Abonuak: 6-65 urte 35,00

Pentsiodunen, jubilatuen eta abarren abonuak 21,00

_Familiendako igerilekuetako denboraldiko abonuak:

2 kide 66,00

3 kide 91,00

4 kide 113,00

5 kide 131,00

6 kide 144,70

7 kide 154,30

_Igerilekuetako hilabeteko banakako abonua:

Abonua: 0-5 urte 0,00

Abonuak: 6-65 urte 21,00

Pentsiodunen, jubilatuen eta abarren abonuak 14,00

_Igerilekuetako eguneko sarrerak: Lanegunak

Sarrerak, 0-5 urte 0,00

Sarrerak, 6-64 urte 2,70

Pentsiodunen, jubilatuen eta abarrren sarrerak 1,30

_Igerilekuetako eguneko sarrerak: Jaiegunak

Sarrerak, 0-5 urte 0,00

Sarrerak, 6-64 urte 4,00

Pentsiodunen, jubilatuen eta abarren sarrerak 2,00

_Kiroldegia/pista osoa:

Villafrancako bizilagunak (euro/ordua) 12,00

Bizilagun ez direnak 24,00

_Kiroldegia/pista erdia:

Villafrancako bizilagunak (euro/ordua) 12,00

Bizilagun ez direnak 6,00

_Jarduteko eta irekitzeko lizentziak 268,15

_Finken banaketa:

K.B. > 1 milioi (katastroko balioaren gaineko ehunekoa) % 0,1112

K.B. < 1 milioi (tasa finkoa) 6,70

_Landazaintza:

(katastroko balioaren gaineko ehunekoa) % 0,2295

_Zakurrak:

Lizentzia 30,65

Etxetik biltzea edo zakurtegian egotea 11,60

Karrikan biltzea 83,95

Osasun arrazoiengatik zakurtegian egoteagatik, eguna 23,20

Beste arrazoirengatik egoteagatik, eguna 5,25

B) 2005eko ekitaldirako, zehapen eta isunei dagokienez, aldatzen da Trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren gaineko ordenantza, eta halaber Eremu publikoaren eta herriko txukuntasunaren gaineko ordenantza, eta orobat Herrilurren eta herri larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza, eta beraz, 2004ko ekitaldian isunen bidez ezarritako zehapen guztiak ehuneko 3,7 handituko dira, hurrenez hurren, arau-hausteen eta zehapenen laukiaren arabera.

C) Herrilurretako finken errentamendurako (laborantzako lurrak, larreak eta bazkalekuak) 2005. urterako ezarriko den tasa izanen da 2004ko ekitaldikoei ehuneko 3,7ko igoera aplikatu ondotik ehuneko 20ko murrizketa eginda gelditzen dena (igoera hori 2005eko ordainarazpen guztiei aplikatu zaie orokorrean). Hartara, 2004ko ekitaldiari erreparatuta, 100eko 17,04ko murrizketa izanen dute 2005erako ezarritako tasek. Hona hemen karga-tasak:

Herrilurretako finken errentamendua:

Laborantzako lurra (erregua) 29,38

Larreak (erregua) 22,86

Ederra bazkalekua (erregua) 5,88

D) Ehiza barrutiaren errentamendua ehuneko 3,7 igoko da, 2004ko ekitaldiko urteko prezioa kontuan hartuta. Hona hemen:

Ehiza barrutiaren errentamendua:

Ehiza barrutia (ehizarako eskubidea) 500,00

Ehiza barrutia-herrilurretako habitata (erregua) 12,50

E) 2004ko ekitaldian toki entitatean indarra zuten gaurdainoko ordenantza fiskal guztiak berrestea, eta haien karga-tasa aldatzea ehuneko 3,7 handituz 2005eko ekitaldi honetarako.

F) Onespen erabaki hauek 2005eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

G) 2005eko ekitaldirako zergadunaren egutegi fiskala ezartzea, hain zuzen ere tasak eta prezio publikoak ordaintzeko fakturazio eta ordainketa egunetan, aldizka eta borondatez eta ez-aldizkako moduan. Hona hemen egutegi fiskala:

Kiroldegia (lehen hiruhilekoa): martxoaren 1etik 31ra.

Kiroldegia (bigarren hiruhilekoa): uztailaren 1etik 31ra.

Haurtzaindegia: 1etik 10era, hilero.

Hiltegia: 1etik 10era, hilero.

JEZa: maiatzaren 1etik 31ra.

Ura (lehen hiruhilekoa): apirilaren 1etik 30era.

Ura (bigarren hiruhilekoa): ekainaren 1etik 30era.

Ura (hirugarren hiruhilekoa): urriaren 1etik 31ra.

Ura (laugarren hiruhilekoa): urtarrilaren 1etik 31ra.

Igerilekuak: uztailaren 1etik 31ra.

Laborantzako loteen errentamendua: azaroaren 1etik abenduaren 31ra.

Herrilarreen errentamendua: azaroaren 1etik abenduaren 31ra.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek Udaleko idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Villafrancan, 2005eko urtarrilaren 20an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0502147