28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAKAIKU

Autotaxien zerbitzua arautzen duen udal ordenantza hasiera batean onetsirik

Bakaikuko Udalak, 2005eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Autotaxien zerbitzua arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Bakaikun, 2005eko urtarrilaren 28an._Alkatea, Javier A. Anda Landa.

Iragarkiaren kodea: L0502143