28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsirik

Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Zangozan, 2005eko urtarrilaren 17an.._Mankomunitateko burua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: L0502026