28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

K A S E D A

Herrilurren ordenantza hasiera batean onetsirik

Kasedako Udalak, 2005eko urtarrilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalerri honetako herrilurren nekazaritzako aprobetxamendurako ordenantza, ondotik ematen dena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluaren indarrez, argitara ematen da interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, horretarako 30 eguneko epea izanen baitute, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Kasedan, 2005eko otsailaren 2an._Alkatea, Jesús Esparza.

UDALERRI HONETAKO HERRILURREN NEKAZARITZAKO APROBETXAMENDURAKO ORDENANTZA

Atarikoa

Kasedako Udalak, herri honetako herrilurrez den bezainbatean ordenantza honetako eranskinean aipatzen diren ondasunen aprobetxamenduaren arau emailea baita, aprobetxamendu hori arautzen du, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean xedatzen denarekin bat.

Egungo ordenantzaren bidez, lurzatien zedulen zerrendari gehitu baitzaizkio, gaurko egoera arrazionalizatu nahi da, titularren arteko nahasketa gertatzen baita denboraren iraganak ekarritako bajak direla-eta, azaleren arteko kontraesanak direla-eta, erabiltzen den errolda zein den edo neurketa sistema erregua edo metro karratua den, baita finkaren azalera osoaren eta laborantzako, lehorreko edo ureztatzeko lurraren azaleraren artean dauden goiti-beheitiak direla eta.

Horretarako, Batasuneko Nekazaritza Politikara (BNP) bildutako nekazaritzako lurzatien identifikazioaren gainean Nekazaritza Departamentuak 2005eko urtarrilean igorri zuen zirkularrean -eransten baita-ezarritako irizpideei jarraitu zaie, eta lurzati bakoitzaren barnean erabilera egonkorrak mugatzen dituzten lurzatietako zedulen laguntza jasoko da, lehenagoko esleipenetan erabiltzen diren azaleren aldean goiti-beheitiak ekartzen baitituzte.

Azaleren kalkulua hektarea edo metro karratuetan egin da, lurzatietako zedulei esleitutako azalerekin bat egiteagatik eta BNPn segitzen den irizpidea delako, eta herriko Landalurreko Ondasunen Erregistroan poligonoaz eta lurzatiaz jasota dauden zenbakien arabera, Sotoan kenduta, dauden loteen zerrenda ere erantsiko baita, lurren mailakaketaren eta erretenen kokaeren arabera egin baitira.

Arauketa honen barnean sartu dira urriaren 8ko 281/2001 Foru Dekretuak iraungi arte San Isidro del Pinarko Kontzejuarenak izan ziren herrilurrak ere, nahiz eta, 6/1990 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, iraungitzen diren toki entitateen herrilurretako ondasunen herritarren erabilpena eta aprobetxamendua, lehenago zuten lurraldearen barnean bizi diren bizilagunek baizik ez duten egiten ahalko.

Laborantzako herrilurren aprobetxamendua

1. artikulua. Aprobetxamendu mota honen onuradun izateko, famili unitateen titularrek baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Adinez nagusi izatea edo adingabe burujabea nahiz judizialki gaitua.

B) Herri honetako biztanleen udal erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea bi urteko antzinatasunarekin, eta urtean bederatzi hilabetez gutienez udalerrian egiazki eta jarraian bizitzea.

C) Udal honekiko zerga betebeharrak egunean izatea.

D) Gizarte Segurantzan, Nekazaritzako Araubide Berezian, inskribaturik egotea, gutienez ere urtebeteko antzinatasunarekin, nekazari gazte gisa sarturik egon ezik.

2. artikulua. Laborantzako herrilurren aprobetxamenduak hiru modutan eginen dira:

A) Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak.

B) Herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduak.

C) Udalaren zuzeneko ustiapena edo enkante publikoaren bidezko esleipena.

Laborantzarako herrilurren aprobetxamendua esleitzeko hiru modu horiek erabiliko dira, bata bertzearen ondotik, emandako ordenaren arabera.

Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak

3. artikulua. Aprobetxamendu modu honen onuradun izateko, famili unitateen titular diren herritarrek ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte, eta haien dirusarrerek lanbidearteko gutxieneko soldataren % 30 baino tikiagoak izan beharko dute, edo famili unitatearen dirusarrera osoak soldata eta erdiaren azpitik egon. Hori guztia agiri bidez frogatu beharko da eskabidea egiten denean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak dioenean oinarriturik.

4. artikulua. Lege horren 146. artikuluak aipatzen duen ereduko lotearen azalera hektarea bat da ureztalurretarako eta 6 hektarea, berriz, lehorreko lurretarako, eta erabiltzeko edo aprobetxatzeko epea hamar urte da.

Onuradunen eskutan utzi beharreko loteak izanen dira ereduko loteari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 146. artikuluan finkatzen diren koefizienteak aplikatu ondokoak.

5. artikulua. Onuradunek berek zuzenean landu beharko dituzte aprobetxamendu modu honetako lurzati herrilurretakoak.

6. artikulua. Aprobetxamendu modu honetan, onuradunek ordaindu beharreko lur-saria izanen da eskualde honetan ezaugarri berdintsuak dituzten lurrak errentan hartzeko dauden prezioen % 50, 1. eranskinean agertzen denaren ariora.

Errentamenduak hamar urte iraunen du.

Herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduak

7. artikulua. Lehentasuna dutenen beharrei erantzun ondoan, herrilurretan gelditzen diren laborantzako herrilurrak zuzenean esleituko zaizkie herritarrei, aipatu lur-sariaren prezioan.

Esleipen hartzaileak berak eta zuzenean landu beharko ditu lurrak, honetan ere.

8. artikulua. Lur hauen loteen azalerak egiten diren eskariak ikusirik zehaztuko dira.

9. artikulua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 154. artikuluan xedatutakoa betetzeko, onuradun berrien eskakizunei erantzuteko, Val de Sadako herrilurra gordeko da (12/2 eta 12/17 lurzatiak), 4,537 hektarea lehorreko lur dituena, baita La Galeran (12/2 lurzatia, 35.303 metro karratukoa, eta 12/17 lurzatiaren zati bat, 15.398 metro karratukoa) 5,070 hektarea urtezlaur ere.

Eskari berririk ez bada, lur hauek urtero esleituko dira.

10. artikulua. Aprobetxamendu modu honen epea hamar urte da, lurra ziklo handiagoko laborantzetarako (olibondoa, mahastia, frutarbola) erabiltzen denean izan ezik; halakoetan laborantzaren bizi erabilgarria zenbat, horrenbertzekoa izanen da epea. Zertarakoa eta alderdia edo parajea zehaztu beharko da partikularren eskakizunean; esleipena lurzati berrantolamendua betearazteak bidea eman ahala eginen da.

11. artikulua. Familiakoen artean lantzeko baratzak. Aipatu Foru Legearen 156. artikuluari jarraikiz, zozketa eginen da, horretarako baldintzak betetzen dituzten bizilagunen artean, erregu bateko lurzati bat banatzeko, baratzetako, La Galera alderdian, hirigunetik hurbilen dauden lurzatien gainean. Herritarren arteko esleipen hau lehenbizi eginen da, alderdi horretako gainerako lurzatiak ekartzeko aipatu gainerako prozeduetara, hau da, zuzeneko esleipenera edo enkantera.

Esleipen hartzaileak berak landu beharko du, eta baratzetako, aipatu bezala, eta espresuki debeku da azpierranetamendua edo baratzekaok ez diren bertze laborantzak.

Enkante bidezko aprobetxamendua

12. artikulua. Udalak, aitzineko moduak aplikatu ondotik laborantzako lurra soberan baldin badago, enkante publikoaren bidez esleituko du.

Hiru moduetarako xedapen orokorrak

13. artikulua. Ordenantza honen 1. eranskinean errentamenduaren lur-saritako aipatzen diren zenbatekoak urtero eguneratuko dira bizi-kostuaren gorakadaren ariora, erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onesten dituen indizeei jarraikiz, eta urte hasi berri bakoitzerako igorpenduko dira, urtarrilean.

14. artikulua. Esleitutako lurrak belarren aprobetxamendurako ezarritako arau orokorrei jarraikiz goldatzen ahalko dira, edo Larreen ordenantzaren ariora.

15. artikulua. Ordenantza honen 1. eranskinean agertzen den urteko lan-sariak jadanik barne ditu haren aprobetxamenduak sorrarazten dituen bertze gastu batzuk, hala nola ureztatzeko kuotak edo erretenen garbiketa.

Udalak ez du ur horniduraren erantzukizuna onura hori duten lurretarako, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren eskumena baita.

16. artikulua. Esleipen hartzaileek eskubidea dute lurrak komenigarrien iruditzen zaien moduan eta nahi duten laborantza egiteko eta beharrezkotzat jotzen dituzten hobekuntzak sartzen ahalko dituzte lurrean, Udalari aldez aurretik baimena eskatzen bazaio eta gaur egun diren zapaldak begiratzen badira; hobekuntza horiek finkaren alde gelditu dira, errentamendua bukatu ondoan.

17. artikulua. Udalak beharra ikusten badu herrilur guztiak edo haien zati bat eskura izateko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 174. artikuluan aurreikusten diren hobekuntzak egin beharrez, eta bereziki transakzio hitzarmena onesten denean eta laborantzako lurraren gainean lurzati berrantolamendua betearazi behar denean, nahi bezala egiten ahalko du, artikulu horretan aipatzen den prozedura betez gero, eta esleipen hartzaileak ez du kontra egiteko aukerarik izanen, tokatzen den lur-saria ordaindu beharretik libre geldituko den arren.

Esleitzeko prozedura

18. artikulua. Udalak osoko bilkuran aldez aurretik erabakita, hamabortz eguneko epea irekiko da eskubidea izan uste dutenek lurzatien esleipen zuzena eska dezaten.

19. artikulua. Eskabideekin batera ondoko alderdien gaineko zinpeko aitorpena aurkeztuko da:

a) Kasedako bizilaguna dela, gutienez ere azkeneko 2 urtean, eta bertan urtean 9 hilabete egiten dituela, gutienez.

b) Zerga betebeharrak eguneratuak dituela.

c) Gizarte Segurantzan, Nekazaritzako Araubide Berezian, inskribaturik dagoela, gutienez ere urtebeteko antzinatasunarekin, nekazari gazte gisa sarturik egon ezik.

20. artikulua. Udalak modu bakoitzeko onartuen zerrenda emanen du argitara, hamar egun naturaleko epean interesa duten guztiek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik bada, Udalak ebatziko ditu eta behin-behineko onartuak behin betikoak bilakatuko dira. Erreklamaziorik ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da.

21. artikulua. Udalak zozketaz banaktuko ditu lehentasuna duten herritandeko aprobetxamenduari, famili baratzei eta herritarrendako zuzeneko aprobetxamenduari dagozkien loteak.

Berdin-berdin esleituko dira San Isidro del Pinarko lehengo Kontzejuari dagozkion loteak, hirigune horretan erroldaturiko bizilagunen artean.

22. artikulua. Udalak esleipen hartzaileen eta loteen zerrenda emanen du argitara, eta hura jendaurrean egonen da hamar egun naturalean, erreklamazioetarako. Epe hori amaituta, erreklamazioak ebatziko ditu, halakorik bada, eta esleipen hartzaileen eta loteen zerrenda behin betikoa bilakatuko da. Erreklamaziorik ez bada, zerrenda behin-betikoa bilakatuko da.

23. artikulua. Esleipenetik gelditu nahi duen partikularrek idatziz adierarazi beharko diote Udalari, abenduaren 31 baino lehen, denbora ematearren bertze esleipen bat egiteko.

Arau-hausteak eta zehapenak

24. artikulua. Arau-hauste administratibotzat hartzen dira honako hauek:

a) Aprobetxamendua zuzenean eta pertsonalki ez egitea.

b) Aprobetxamenduen sariak Udalak finkatzen dituen epeetan ez ordaintzea.

c) Herrilurra esleipenarena ez den bertze xede baterako erabiltzea.

d) Udalaren esleipenik gabe lurrak lantzea, landu gabeak izanagatik ere.

e) Ordenantza honetan xedatutakoari kontra egiten dion edozein egintza edo ekintza.

25. artikulua. Aipatu arau-hausteengatik kontzesioa kenduko da, Nafarroako Gobernuaren organo eskudunek ezartzen ahal dituzten zehapenak deusetan ukatu gabe.

Ordenantzaren interpretazioa

26. artikulua. Baldintza hauen interpretazioa Udalari dagokio eta hartan aurreikusten ez den orotan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko eta legeria osagarriko xedapenei jarraituko zaie.

1. ERANSKINA

Errentamenduaren saria

Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamendua: lehorreko lurrean, 40 euro hektarea bakoitzeko eta ureztalurrean 150 euro hektarea bakoitzeko.

Herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamendua.

Lehorreko alorrak: 80 euro hektarea bakoitzeko.

Ureztaketakoak: 300 euro hektarea bakoitzeko.

Zamputiako ureztalurrean eta Oibarko fazerian 260 euro ordaindu beharko dira hektarea bakoitzeko.

Familiakoen artean lantzeko baratzak: 30 euro erregu bateko lurzatiagatik.

Iragarkiaren kodea: L0502000