28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VIANA

Ordenantza fiskalen aldaketa behin betikoz onetsirik

Vianako Udalak ordenantza hauen aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2004ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran:

_Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Hilerriko nitxoak alokatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Sustapen pribatuaren bidez Vianako etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

_Eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.

_Udalaren Kultur Etxea erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza.

_Erromesen aterpetxea erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza.

_Udalaren Musika Eskolako tasa arautzen duen ordenantza.

_Vianako udal mugapeko bide publikoen erabilera eta trafikoa arautzen dituen ordenantza.

Aldaketa horiek abenduaren 24an argitaratu ziren, 2004ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Argitaratu zirenetik hogeita hamar egun balioduneko epea iragan denez, inork ereklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira, aldaketak eta guzti, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Jarraian aldatutako testua argitaratzen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

1._ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifak

Hilabeteko tasak hurrengo taula honen arabera ezarriko dira:

2005eko tarifak:

HILABETEKO DIRUSARRERA FAMILIAREKIN FAMILIARIK GABE SENAR-EMAZTEAK

LAGUN BAKOITZEKO (EUROAK) (EUROAK) (EUROAK) (EUROAK)

171 bitarte _ _ _

172 -205 14,06 3,51 7,00

206 -240 24,61 7,00 14,06

241 -274 35,16 10,56 21,11

275 -307 45,72 14,06 28,16

308 -342 56,27 17,61 35,16

343 -376 66,88 21,11 42,22

377 -411 77,44 24,61 49,28

412 -479 87,99 28,16 56,27

480 -548 98,54 31,67 63,33

euro/ordua euro/ordua euro/ordua

549tik goiti 5,63 3,51 4,21

Tarifak hilabeteko 20 orduren gainean kalkulatu dira.

2._HILERRIKO NITXOAK ALOKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. ERANSKINA

I. epigrafea:

Nitxo arrunta alokatzeko: 390 euro 20 urtean.

II. epigrafea:

Nitxo txikia alokatzeko: 250 euro 20 urtean.

III. epigrafea:

Panteoia alokatzeko: 2.120 euro 50 urtean.

3._EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

E R A N S K I N A

I._Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak:

I.1. Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak (mahai bat eta lau kadira).

_Mahaitxoak. Mahaitxo bakoitzeko eta denboraldiko: 63,34 euro.

I.2. Bestetako postuak eta barrakak:

_Postuak, 3 metro lineal bitartekoak: 10,55 euro/eguna.

_Postuak, 3 metro linealetik goitikoak: 16,90 euro/eguna.

I.3. Eremu publikoa obretarako okupatzea:

_Metro karratu eta eguneko: 0,16 euro.

_Fidantza: 68,70 euro.

I.4. Merkatu txikiak:

_Postuko eta egun bakoitzeko: 6,50 euro.

4._AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Ordenantza hau tarifa hauek zuzenduko dute:

I._Planoak:

Planoen kopiak: egungo katastroa, arau subsidiarioak, bertzelakoak: 0,70 euro.

Planoen kopiak: Casañal: 1,40 euro.

II._Ziurtagiriak:

Arruntak. Ordenagailua. Errolda (erroldako bolanteak barne), JEZa, mugarik gabeko finkak: 1,60 euro.

Bereziak: mugak dituzten finkak.

_Ziurtagiriagatik: 1,60 euro.

_Mugak dituen finka bakoitzeko: 0,70 euros.

III._Fotokopiak:

DIN A4 papera, orrialde batekoa: 0,25 euro.

DIN A4 papera, bi orrialdekoa: 0,30 euro.

DIN-A3 papera: 0,30 euro.

IV._Arma txartela: 3,45 euro.

V._Konpultsak:

Arrunta. NANa, txartelak, tituluak, etab.: 0,40 euro.

Berezia. Testuak (orri 1): 0,70 euros.

VI._Ale bikoiztuak: ordainagiriak, katastro orria, etab.: 1,75 euro.

VII._Langileen lehiaketak eta oposizioak:

Plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzeko: 6,90 euro.

VII._Hirigintzako tramitazioak: I. eranskina.

I. ERANSKINA

IX.1. epigrafea._Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

Azalera

5.000 metro koadro bitarte: 7,03 euro, azalerako 100 metro koadro bakoitzeko.

5.000tik 10.000 metro koadro bitarte: 6,36 euro, azalerako 100 metro koadrotik.

10.000tik 50.000 metro koadro bitarte: 5,69 euro, azalerako 100 metro koadrotik.

50.000tik goiti: 4,96 euro, azalerako 100 metro koadrotik.

IX.2. epigrafea.-Aldaketen tramitazioa, arau subsidiarioetan, plan partzialetan, plan berezietan, unitateen mugaketetan, erabilera aldaketetan eta xehetasun azterlanetan

Aplikatzeko tarifak IX.1 epigrafekoen % 100 izanen dira.

IX.3. epigrafea._Kudeatzeko bitartekoen tramitazioa.

IX.3.A._Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, tasak tarifa hauei jarraikiz likidatuko dira, azaleraren arabera: 100 metro koadro eraikigarritik, 6,66 euro.

IX.3.B._Birzatiketak aldatzeko tramitaziorako, tarifak, IX.3.A epigrafean ezarritakoen % 50 izanen dira.

IX.4. epigrafea._Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa.

Tarifak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa ehuneko 1,5 izanen da.

IX.5. epigrafea._Gutieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko kopuruetatik beheitikoak badira, hurrengo hauek ordaindu beharko dira:

Arauen aldaketak edo plan partzial edo berezien idazketa tramitatzea: 422,40 euro.

Plan partzial edo berezien aldaketen tramitazioa: 211,20 euro.

Xehetasun azterlanak: 246,40 euro.

Banantzeak (lurzati bakoitzeko): 105,60 euro.

Lerrokaduren azterketak, unitate-mugaketak, erabileren aldaketak: 176,05 euro.

Kudeatzeko bitartekoen tramitazioa (birzatiketak, batzordeen estatutuak): 360,60 euro.

Hirigintzako kontsulten tramitazioa: 144,05 euro.

Ikustaldiak eta errekerimenduak: 105,60 euro.

Urbanizazio proiektuak: 118,10 euro.

5._JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

E R A N S K I N A

I. epigrafea._Establezimenduak berritik paratzea, jarduera toki batetik bestera aldatzea, jardueran aldaketak egitea.

Azalerako lehen 50 metro koadroak: 176,05 euro.

51tik 100era: 246,40 euro.

101etik 300era: 352,05 euro.

301etik 600era: 528,05 euro.

601etik 1.000ra: 704,05 euro.

1.000tik goiti:

_Lehenbiziko 1000 metro koadroak: 704,05 euros.

_Gainerakoak, 10 metro koadrotik: 1,75 euro.

II. epigrafea._Jarduera handitzea, jarduera eskualdatzea, izena edo helbidea aldatzea eta titular aldaketak.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen % 50 izanen dira.

6._SUSTAPEN PRIBATUAREN BIDEZ VIANAKO ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Ordenantzaren xedea

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da dirulaguntzak arautzea sustapen pribatuaren bidez Vianako eraikinetan fatxadak konpontzeko obra hauek bultzatzeko: balkoiak, moldurak, erlaitzak, teilatu-hegalak, teilatu-hodiak, zorrotenak, kanpoko zurgin lanak, pintura eta eraikinen apainketa orokorra.

Orotariko baldintzak

2. artikulua. 1. Udal laguntza jaso dezakete aurreko artikuluan aipatu diren obrek, baldin eta eraikinak, itxuraz, egitura aldeko segurtasun baldintzak betetzen baditu.

Aplikazio esparrua

3. artikulua. Laguntzak Vianan dauden eraikinetan egiten diren jarduketetan baizik ez dira aplikatuko, gutienez ere 30 urte baldin badituzte.

Udalaren laguntza motak

4. artikulua. Laguntzak Vianako Udalak onuradunei eginiko dirulaguntzatzat edo ekarpentzat hartuko dira, ordenantza honetan arautzen diren baldintzetan, eta izaten ahalko dira:

_Lizentziaren tasen eta bertzelako tasa eta zergen pareko dirulaguntza, aurrekontu arruntaren kontura. Onuradunek dagozkien eskubide eta tasa guztiak ordaindu beharko dituzte.

_Obretarako dirulaguntza, ordenantza honen 1, 2 eta 3. artikuluei jarraikiz.

Udalaren baliabide ekonomikoak

5. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusten diren laguntza ekonomikoei osotara aplikatzen ahal zaizkien baliabideak udal aurrenkontuetan agertuko dira, eta horretarako kontusailak agortzen badira, bertze batzuk izaten halko dira eskura.

Laguntza ekonomikoen onuradunak

6. artikulua. Udal laguntzak eskuratzen ahalko dituzte, betiere eskatutako baldintzak betetzen badira:

a) Eraikin osoen jabeek.

b) Jabe elkarteek, jarduketak haien zuzendaritza organoek sustatzen badituzte.

c) Eraikinen errentariek, Hiri Errentamenduei buruzko Legearen xedapenekin bat.

Laguntza ekonomikoen zenbatekoa

7. artikulua. Dirulaguntzaren munta 1. artikuluan adierazi diren fatxadak zaharberritzeko obren exekuzio materialaren aurrekontuaren % 50 izanen da eta gehienez ere 900 euro eraikin edo atari bakoitzeko; Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari dagokionean, % 50 izanen da eta gehienez ere 900 euro eraikin edo atari bakoitzeko.

Ataria edo eraikina 2 etxebizitza baino gehiagokoa bada, dirulaguntzaren gehienekoa zenbateko honetan handituko da etxebizitza bakoitzeko:

_75 euro, obren exekuziorako dirulaguntzan

_75 euro, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarako dirulaguntzan.

Laguntzen tramitazioa eta ordainketa

8. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren laguntza ekonomikoak, zaharberritzeko lanak babesteko xedea dutenak, Udalari eskatu beharko zaizkio, honako dokumentazio hau aurkeztuta:

a) Laguntzen eskabidea.

b) Obren kostuaren zenbateko zehatza, eta hura sendotzeko, teknikari eskudunaren ziurtagiria edo faktura, baita aipatu zenbatekoak ordaindu dituela egiaztatzen duen agiria ere.

c) Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

Eskabideak eginen dira obra lizentziaren eskabidearekin batean. Obra burutu ondotik, Udalari jakinaraziko zaio, ikuskapena egin dezan eta eskabidea ebatz dezan.

7._KULTUR ETXEAREN ETA NAVARRO VILLOSLADAREN ETXEAREN ERABILERA

Okupatzen den egun bakoitzeko: 37,00 euro.

8._ERAIKINAK LEHEN ALDIZ OKUPATU EDO ERABILTZEKO LIZENTZIAK

Eraikin berriak: 131,60 euro.

Egiturak berritzea, handitzea edo zaharberritzea: 98,70 euro.

9._ERROMESEN ATERPETXEA ERABILTZEKO TASA

Gaueko: 5,00 euro.

10._MUSIKA ESKOLA

Solfeoa: 15,50 euro.

Perkusioa: 18,50 euro.

Haize-tresnak: 25,50 euro.

11._TRAFIKOAREN ORDENANTZA

D E S K R I B A P E N A ZEO BSL EUROAK

Toki hauetan gelditzea edo aparkatzea:

Zamalanetan

Pasabidean

Galtzadaren erdian

Bigarren lerroan, eta gidaria lekutua

Espaloiaren gainean

Kantoian

Oinezkoendako alderdian

Gelditzea debekatzeko seinalea den tokian

Garraio publikorako erreserbatutako tokian

Trafikoa trabatzen den tokian

Biraketa edo ikustea trabatzen den to- kian

Trafikoko seinaleak ikustea eragozten den tokian

Ezinduendako alde erreserbatuan

Motoendako alde erreserbatuan

Hilabetean toki berean aparkaturik egotea, ibilgailuak abandonatua ematen ez badu

Larrialdietarako edo segurtasuneko ibilgailuendako toki erreserbatuan

Lorategi modukoetan (lorategiak)

Aurreko ataletan aipatu ez diren tokietan gelditu eta aparkatzea, ibilgailuen nahiz oinezkoen trafikoa modu larrian trabatuz

Aurreko ataletan aipatu ez diren tokietan gelditu eta aparkatzea trafikoa modu larrian trabatu gabe

Toki debekatuan biratzea

Semaforo gorrian pasatzea

Espaloi gainean zirkulatzea

Oinezkoen eremuan zirkulatzea

Toki debekatuan zirkulatzea

Isilgailurik gabe zirkulatzea

Argirik gabe zirkulatzea

Babesteko kaskorik gabe zirkulatzea

Bi lagunek edo gehiagok ziklomotor batean zirkulatzea

Seinale akustikoak beharrik gabe erabiltzea

Marra jarraiki bikoitzaren bertze aldera iragatea

Oinezkoen bide lehentasuna ez errespetatzea

Stop seinalea ez errespetatzea

Agentearen oharrei kasurik ez egitea

Maniobrak aurretik ez adieraztea

Ezkerretik zirkulatzea

Arriskua eta kaltea sortuz edo jendea gogaituz jokatzea

Axolagabekeriaz gidatzea (azaldu)

Ausarkeriaz gidatzea (azaldu)

Ezarritakoa baino alkohol tasa handiagoa duela gidatzea

Alkoholemia probari uko egitea

Biribilgunean bide eman gabe sartzea

Norabidea aldatzea, debekatua egonik

Ibilgailuaren gidaria ez identifikatzea

Debeku seinaleari kasurik ez egitea

Agindu seinaleari kasurik ez egitea

Gasak isurtzea

12 urtetik beheitiko bat aitzineko jarlekuan eramatea

Biderik ez ematea (seinalerik gabe)

Alarmak jotzea

Erregelamenduan eta Ordenantzaren 44. artikuluan adierazi pisua gainditzea

Ordenantzetako aldaketa hauek Foru Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

Vianan, 2005eko otsailaren 3an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0501949