28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

33/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 6.000 euro bitarteko gastua eta "Nafarroako Gazteriaren Saria" III. Eskultura Lehiaketaren oinarriak onesten dituena.

Gazteriaren Zuzendariordetzak txosten bat aurkeztu du eta bertan adierazten da hor direla apirilaren 6ko 125/1998 Foru Dekretua, Foru Komunitateko Gazteariaren Sariak sortu eta haien arau-esparrua ezartzen duena, eta urriaren 25eko 188/1999 Foru Agindua, Gazteriaren sari horiek emateko prozedura arautu eta antolatu eta haietarako deialdiaren oinarriak ezartzen dituena.

188/1999 Foru Agindu horrek ezartzen du, eranskineko 4. oinarrian, sari horien adierazgarri izanen direla irudi bat eta diploma kreditagarri bat, Nafarroako gazteriaren partehartze soziala, autonomia eta bizi-kalitatea bultzatzeko egindako lanaren estimazio sozialaren ikur izanen direnak.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 278/2003 Foru Dekretuko 14. artikuluaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Nafarroako Gazteriaren Saria" izanen den eskultura bat hautatzeko lehiaketaren oinarriak onestea. Jarraian adierazten dira.

2. 6.000 euroko gastua (sei mila euro) onestea lehiaketa horretako sarietarako, 2005eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Zeharkako Ekintzak" izeneko 940003-95210-2269-232102 kontuaren kargura.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kontu-hartzailetza Delegatuari, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari, hango Idazkaritza Orokorraren eta Azpiegituren Zerbitzuari, Gazteriaren Zuzendariordetzari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, argitara dadin. Aditzera ematen da, Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Juridikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluekin bat, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu baitzuen.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 21ean._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

E R A N S K I N A

"Nafarroako Gazteriaren Saria" III. Eskultura Lehiaketaren Oinarriak

1._Deialdia nork egina den eta lehiaketaren helburua.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak (aurrerantzean NKGI) dei egiten du 'Nafarroako Gazteriaren Saria" III. Eskultura Lehiaketarako, horren bitarten hautatu nahi baita eskultura bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gazteriaren Saria izanen dena eta urtero emanen zaiena Saria jasotzeko merezimendua aitortzen zaien pertsona edo erakundeei.

Halaber jarraipena izateko moduko bide bat ezarri nahi da, hurrengo urteetarako obrak eskuratzeko.

2._Partehartzea.

Lehiatzaile bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztea du zilegi; jatorrizkoak eta lehen saritu gabeak izan behar dute. Ez da maketarik onartuko.

3._Eskulturen ezaugarriak.

Lehiaketaren xederako baliozkoak beharko dute izan: eitez, tamainaz eta pisuz egokiak izan beharko dute xede horretarako eta halaber ekitaldi ireki batean saritutako pertsona edo erakundeei emateko modukoak.

Irudi bat izanen da, garaikur edo trofeo gisakoa, Nafarroako gazteriaren partehartze sozialaren, autonomiaren eta bizi-kalitatearen alde egindako lanaren estimazio sozialaren sinbolo izanen dena.

Idulki bat edukiko du, zerbait inskribatu edo plaka bat paratzeko hutsune batekin, bertan gero NKGIak egoki iruditzen zaion legendarekiko (pertsona edo erakunde saritua, urtea, etab.).

Materiala eta teknika libre izanen dira.

Sinatutako obrak edo esplizituki autorea nor den agerian uzten dutenak lehiaketatik kanpo geldituko dira.

4._Aurkezteko tokia, modua eta epea

Artelanak NKGIaren bulegoetan aurkeztuko dira, Arrieta kalea, 25, 31002-Iruña, 8:30etik 14:30 bitarte, 2005eko ekainaren 1etik (asteazkena) 2005eko ekinaren 17a bitarte (ostirala). Gordekin bat emanen zaio eskatzen duenari.

Artelan guztiak behar bezala enbalatuak eta babestuak aurkeztuko dira.

Lehiaketan onartua izateko, bi gutunazal itxi aurkeztuko dira artelan bakoitzarekin batera, eta hartatik nekez bereizi eta galtzeko moduan. Gutunazalaren kanpo aldean artelanaren izenburua eta dagokion zenbakia besterik ez dira agertuko.

Gutunazal bakoitzaren edukia:

.1. gutunazala:

_Lehiaketaren zabalkunde-liburuxkan ageri den edo NKGIaren Erregistroan edo NKGIaren webgunean ageri den inskripzio-fitxa, atal guztiak beterik.

_Egilearen NANaren fotokopia.

_Egilearen curriculum laburra.

.2. gutunazala:

_Artelanean irudikatzen diren balioen deskribapena.

_Artelanean erabilitako materialen deskribapena.

_Aski izanen da gutunazalean egilea nor den igertzeko edozen erreferentzia agertzea, lehiaketatik kanpo gelditzeko.

5._Epaimahaia.

NKGIko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez izendatuko da adituen epaimahaia, gazteariaren eta kulturaren munduko teknikariz osatua. Erabakiak gehiengoz hartuko ditu epaimahaiak eta apelaezinak izanen dira. Lehiaketa hutsik utzi liteke.

Epaimahaiaren erabakia gehienez ere hilabeteko epean hartuko da, aurkezpen-epea bukatzen denetik hasita, eta komunikabideen bitartez adieraziko zaie partehartzaileei .

6._Jabetza.

Saritzen den artelana NKGIaren jabetzakoa bihurtuko da, eta bera izanen da hura erabiltzeko, edozein tamaina eta taiukeratan haren erreprodukziorik edo erakusketarik egiteko ahalmena duen bakarra.

7._Saria.

6.000 euroko sari bakarra izanen da, eta PFEZaren araudiaren arabera ezarritako atxikipena eginen zaio.

8._Erreprodukzioak.

Saritutako lehiatzailea behartua da NKGIari egoki iruditzen zaizkion adina erreprodukzio egitera lan sarituarenak, eta gehienez ere 330 euro (BEZa barne) ordainduko du haietako bakoitza eskuratzearen aldera.

Lehiaketara aurkeztean, artistek kontuan hartu beharko dute erreprodukzio horiek lan sarituaren kopia zehatzak izan behar dutela, eta jatorrizkoa egina dagoen material berdina erabiliz eginak.

9._Erakusketa.

NKGIak, Lehiaketaren erabakia eman eta gehienez ere lau hilabeteko epean, zilegi du erakusketa bat antolatzea aurkeztutako artelanekin.

10._Lanak berreskuratzea.

Lehiaketa bukatzen denean, saritu gabeko lehiatzaileek hilabete izanen dute beren artelanak jasotzeko, berak zuzenean edo idatziz baimendutako norbaiten bidez. Itzultzeko gastuak lehiatzaileak ordainduko ditu.

NKGIak erakusketa antolatzen badu, hura bukatzen denetik aurrera kontatuko da.

11._Onarpena.

Lehiaketan parte hartzeak ezarritako baldintza guztiak onartzea dakar berekin. Haien interpretazioari buruzko zalantzak, epaimahaia desegiten denetik aurrera, NKGIak erabakiko ditu.

Iragarkiaren kodea: F0501588