28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

6/2005 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Hezkuntza kontseilariak emana, uztailaren 15eko 175/2004 Foru Agindua aldatu eta Iruñeko "María Inmaculada" ikastetxeari "Laguntza sozio-sanitarioaren" erdi mailako zikloa ezartzeko aldi baterako baimena ematen diona. Aipatu foru agindu horren bidez Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Batxilergoan gizarte ekimeneko ikastetxeekin eginiko hezkuntzako itunak aldatu eta luzatu ziren 2004/2005 ikasturterako.

Ituna aldatzeko zenbait eskari jasorik, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta horren bidez proposatu uztailaren 175/2004 Foru Agindua aldatzea (urriaren 28ko 297/2004 Foru Aginduak ere aldatu zuen), bidezkotzat jotzen baitira.

Bestalde, aipatu foru aginduak aurreikusi zuen "Laguntza sozio-sanitarioaren" erdi mailako zikloko unitate baterako ituna ezartzea Iruñeko "María Inmaculada" ikastetxean, "Osasun dokumentazioa" izeneko goi mailako zikloaren ordez; horretarako, aldi baterako baimena eman behar da, eskolatze beharrengatik, behin betiko baimena iritsi bitartean ziklo hori eman dadin.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2.c) eta d) idatz-zatietan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Iruñeko "María Inmaculada" ikastetxeari "Laguntza sozio-sanitarioaren" erdi mailako zikloko unitate bat ezartzeko aldi baterako baimena ematea, 2004/2005 ikasturterako, eskolatze beharrengatik.

2. Uztailaren 15eko 175/2004 Foru Aginduan aldaketa hauek egitea:

Indarrik gabe uztea Iruñeko "Nafarroako Turismo Ikasketen Institutuan" "Bidaia agentziak" izeneko goi mailako heziketa zikloko unitate baterako ituna ezartzeko aurreikuspena, ikastetxeak uko egin baitio 2004/2005 ikasturtean abian jartzeari.

Zizur Txikiko "San Fermin ikastolak" Batxilergoan duen hezkuntza ituneko ratioan asteko 8 eskola ordu gehitzeko baimena ematea, 2005eko urtarrilaren 1etik 2005eko ekainaren 30era bitarte.

Zangozako "Zangozako ikastolak" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan duen hezkuntza ituneko ratioan asteko 8 eskola ordu gehitzeko baimena ematea, 2005eko urtarrilaren 1etik 2005eko ekainaren 30era bitarte.

3. Foru agindu honen bidez onetsiriko hezkuntza itunen aldaketak administrazio agiri baten bitartez formalizatuko dira; agiria sinatuko dute, alde batetik, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, eta, bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala egiaztaturiko legezko ordezkariek.

4. Hezkuntza Itunen Bulegoak foru agindu honen edukia jakinaraziko die interesatuei, bai eta aurreko puntuan aipatu agiriak sinatzera zein egun, toki eta ordutan agertu behar duten ere. Jakinarazpena egiten denetik eginbidea izenpetzen den arte gutxienez ere berrogeita zortzi orduko epea utzi beharko da.

5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoaren gainean ebazten duen Gobernuaren erabakiaren kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da.

6. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

7. Foru agindu hau igortzea ikastetxe interesatuei, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzuari, Euskara Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari, Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 27an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0501662