28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

35/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, "Eskola Ibiltariak" Programako ibilbideak 2005. urtean Nafarroako Foru Komunitatean esleitzen dituena.

Ikastetxe eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak aurkeztu duen txostenak azaltzen du beharrezkoa dela "Eskola Ibiltariak-2005" Programan parte hartzeko aukeratu diren ikastetxeen zerrenda eta bakoitzari egokitu zaizkion ibilbide eta egunak argitara ematea, baita erreserba egoeran edota kanpoan geratu diren ikastetxeena ere, horretarako eratu den Batzordearen Aktan adierazitakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Eskola Ibiltariak-2005" Programaren barruan Nafarroako Foru Komunitateari eman zaizkion ibilbideak honako ikastetxe hauei esleitzea eta programan parte hartzeko data adieraztea:

Udaberriko txanda:

1._Lesakako "Irain" HLHIP.

Murtziako ibilbidea (apirilaren 5etik 11ra bitarte).

2._Fiteroko "Juan de Palafox" HLHIP.

Balear Uharteetako ibilbidea (apirilaren 12tik 18ra bitarte).

3._Ablitasko "San Babil" HLHIP.

Asturiasko ibilbidea (apirilaren 19tik 25era bitarte).

4._Arguedasko "Sancho Ramírez" HLHIP.

Toledoko ibilbidea (apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitarte).

5._Villafrancako "El Castellar" HLHIP.

Kanaria Handiko ibilbidea (maiatzaren 3tik 9ra bitarte).

6.-Elizondoko "San Francisco Javier" HLHIP.

Galiziako ibilbidea (maiatzaren 24tik 30era bitarte).

7._Arroizko "La Balsa" HLHIP.

Salamankako ibilbidea (maiatzaren 24tik 30era bitarte).

8._Erriberriko "Príncipe de Viana" HLHIP.

Ekialdeko Andaluziako ibilbidea (maiatzaren 31tik ekainaren 6ra bitarte).

Udazkeneko txanda:

9._Santakarako "Nuestra Señora de la Asunción" HLHIP.

Kantabriako ibilbidea (urriaren 18tik 24ra bitarte).

10._Iruñeko "Patxi Larrainzar" HLHIP.

Valentziako Erkidegoko ibilbidea (urriaren 18tik 24ra bitarte).

11._Lekunberriko HLHIP.

Mendebaldeko Andaluziako ibilbidea (azaroaren 22tik 28ra bitarte).

2. Ondoko ikastetxeak erreserban uztea, lehentasunen hurrenkeran:

1._Cascanteko Santa Vicenta María HLHIP.

2._Elizondoko San Francisco Javier HLHIP.

3._Villatuertako "San Veremundo" HLHIP.

4._Altsasuko "Sagrado Corazón" HLHIP.

3. Monteagudoko Honorio Galilea HLHIPk aurkeztutako eskabidea ezestea, eskabideak aurkezteko deialdian ezarritako epeaz kanpo egoteagatik.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari eta Araubide Bereziko Irakaskuntzen Atalari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 27an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0501760