28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

301/2005 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da toki entitateen mailako zerbitzu publikoak berritu eta haien kalitatea sustatu eta garatzeko 2005ean egiten diren jarduerak egiteko laguntzak emateko deialdiaren testua.

Toki Administrazioko Departamentuak bere estrategia-helburuen artean ezarri du Nafarroako toki entitateen sektoreko zerbitzuen berriztapen osoa eta kalitatea sustatzea. Horretarako 2001az geroztik Nafarroako Toki Entitateendako laguntzen deialdiak egin ditu.

Deialdi horien helburua bereziki toki entitateen beharrak betetzea izan zen, ekimenak sortzen ari baitziren, herritarrei kasu egiteko eta zerbitzu publikoen berriztapen osoa eta kalitatea sustatzeko sistema berriak abian jartzeko.

2001-2004 urteetan, Toki Administrazioko Departamentuak jarduketa batzuk egin ditu toki entitateen zerbitzu publikoen kalitatea hobetu eta zerbitzu horiek informazioaren eta jakintzaren gizartera egokitzeko ekimenak lagundu eta sustatzearren.

Halaber, Toki Administrazioko Departamentua udal sektorea garatzeko eragina duten Nafarroako Gobernuko unitate batzuetan elkarlanean aritu izan da, sinergia positiboa sortzeko. Adibidez, aipatzekoak dira Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarekin, Familia Zuzendaritza Nagusiarekin, Nafarroako Emakumearen Institutuarekin eta Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuarekin izaniko harremanak, batera eginiko jarduketak bultzatzeko aukerak sortu dituztenak. Hala nola, segurtasun politiken garapena, zerbitzuen gutuna, argibide sistemak...

Azterketa horren bidez, eta laguntza haien deialdien bitartez lorturiko esperientziaren ondorioz, beste deialdi bat sortu da Nafarroako toki entitateei laguntzak emateko, toki zerbitzu publikoen kalitatearen eta berriztapena sustatu eta garatzeko jarduerak egin ditzaten.

Deialdi honetan nabarmendu da komeni dela egiten diren hobekuntzak bat etortzea ikuspegi osotu eta orokor batekin. Hori dela-eta, modu osotu batean egituratu da, teknologiaren eta antolamenduaren arloetako jarduketak bildu ahal izateko esparrutako balio dezan. Halaber, finantzatzen ahal diren beste kontzeptu batzuk sartu dira teknologiaren eta kalitatearen esparruetan kontzeptuei dagokienez gertatzen ari diren aldaketak kontuan harturik.

Horregatik guztiagatik, eta Toki Administrazioko kontseilariak abuztuaren 13an eman zuen 272/2003 Foru Aginduaren bidez eskuordetu zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki entitate mailako zerbitzu publikoak berritu eta haien kalitatea sustatu eta garatzeko 2005ean egiten diren jarduerak egin ditzaten Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arau-emaileak onestea (ebazpen honen eranskinean daude jasota).

2. Dirulaguntzen deialdiaren ondorioz gastu hauek onestea: 223.152 euro 2005eko aurrekontuko "Kalitaterako eta modernizaziorako plana" izeneko 211001 21500 4600 942300 kontusailetik; eta 217.876 euro aurrekontu bereko "Toki sektoreko informazio sistemen sustapena" izeneko 211001 21500 7600 942302 kontusailetik.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

5. Ebazpen hau Toki Administrazioko Departamentuko Kontabilitate Zentrora eta Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzura igortzea.

Iruñean, 2005eko otsailaren 9an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

E R A N S K I N A

Arauak

1. Laguntzen xedea.

Tokian tokiko zerbitzu publikoen kalitatea, antolamendua eta berriztapena sustatzen dituzten ekimen eta jarduketak, 2005ean egiten direnak, sostengatzea, eranskin honetan ezartzen diren baldintzekin, deialdi honetako arauetako 3. atalean aipatzen diren jarduketa esparruen arabera. Salbuespen gisa, 2004an eskuraturiko .es domeinuen kostu ofiziala izan daiteke dirulaguntzen xede.

2. Onuradunak.

Deialdi honetan biltzen diren laguntzak Nafarroako toki entitate guztiek eska ditzakete.

3. Dirulaguntzen xede diren jarduketa eta esparruak.

3.1. Xedapen orokorrak.

Dirulaguntzak har ditzaketen jarduketak kasuan kasuko gida teknikoetan zehazten denari jarraituz beharko dira prestatu eta garatu. Gida horiek Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuan eta www.cfnavarra.es/info-local/Calidad departamentu horren webgunean eskuratzen ahal dira.

Lehenagoko deialdietan kontzeptu berengatik dirulaguntzak hartu dituzten jarduketak ezin izanen dira laguntza hauen xede izan, garatzen ari diren proiektuen eguneratzeak izan ezik. Laguntzarako eskubidea aitorturik daukaten ekimenak, 2005. urtean garatzen ez badira, geroko deialdietan ezin izanen dira laguntzen xede izan, salbu eta urtea bukatu baino lehen burutzeko ezintasuna frogatzen bada.

3.2. Jarduera-esparrua eta helburua.

Dirulaguntzen xede diren jarduketak bi jarduketa esparruri dagozkie: 1. arloa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta 2. arloa, kKalitatea eta antolamendua. Toki entitate bakoitzarendako laguntzen gehineko kopurua 27.000 eurokoa izanen da arlo bakoitzean.

1. arloa, Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

A._012 Info-Local datu basea.

Ordenadore eta router eta router (entitateek bana) edo suebaki bat erostea, beharrezkoak baitira toki entitateetan "012 telefono bidez herritarrei argibideak emateko udal zerbitzua" izeneko proiektuko informazio datu-baseak ezartzeko, entitateek datu-base horretako informazioa eskura dezaten.

Lehen ekipoa erosteko kostuaren % 100 finantzatuko da. Dirulaguntzaren muga 2.200 eurokoa izanen da edo 3.700 eurokoa, suebakia behar izanez gero.

B._BDI 012 Info-Local datu basea antolamenduan zabaltzea.

"012 Info-Local" proiektuko datu basea toki entitateko arloetako lanpostuen artean zabaltzeko behar diren tresnak erostea, erabili eta eguneratzeko eskura egon daitezen.

Informazio Datu Basea zabaltzeko behar diren informatikako tresnak erosteko kostuaren % 100 bitarte finantzatuko da, 6.000 euro entitate bakoitzarendako gehienez.

C._Informazioguneak.

C.1._Informazioguneak eskuratzea.

Toki entitateek informazio kiosko bana erostea, baldin eta 012 informazioko datu-basean bildutako informazioa eta izapideak sartzen badituzte, eta horretaz gainera, "Infolocal" logotipoa ikusgai jartzen badute (kioskoen sarea). Kasu hauetakoren bat gertatuz gero, bigarren kioskoaren erosketa ere diruztatzen ahalko da: 15.000 bizilagunetik goitiko herriak; sakabanaketa; eta Nafarroako toki entitatearendako proiektu interesgarriak.

.Jartzen den lehen iinformaziogunerako % 100eko dirulaguntza, informaziogunea izanez gero.

_sare-txartelekin: 11.400 euro.

_RDSIrekin: 11.900 euro.

_VPN (ADSL/Cable) teknologiarekin: 12.900 euro.

.Bigarren informaziogunerako, aurreko lerroaldean aipatzen den aukera bakoitzean, % 50eko dirulaguntza emanen da, 5.200 euro, 5.950 euro eta 6.450 euro hurrenez hurren, alegia.

C.2._Edukiak informazioguneetan sartzea.

Toki entitateko informazioguneetan eduki berriak sartzeko behar den softwarea erosi eta garatzea, baldin eta 012 Infolocal zerbitzuko datu baseko informaziorik biltzen badute.

Jarduketaren kostuaren % 100 finantzatuko da, gehienez ere 9.000 euro.

D._Interneten sartzeko toki publikoak.

Ordenadore bat edo bi eta routerra edo suebakia erostea, interneten sartzeko toki publiko bat, herritarren eskura, paratzeko moduan.

Jarduketaren kostuaren % 50 finantzatuko da, gehienez ere 4.500 euro.

E._Kreditazio sistemak.

Txartelen bidez kreditatzeko sistema abian jartzeko behar den ekipoa erostea, Toki Administrazioko Departamentuak diseinatutako txartelaren zehaztapen eta ezaugarrien arabera (92 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001-07-30ekoa eta 92 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2003-04-28koa), informazioguneetan, igerilekuetan, kiroldegietan eta abarretan erabiltzeko moduan. Laguntza honako hauek erosteko erabiliko da: routerra edo suebakia, ordenadorea, inprimagailua, web-cama, irakurgailua eta irakurgailu grabatzailea.

Toki entitate bakoitzaren instalazio bat finantzatuko da, salbu eta kreditazio sistema hori erabiltzeko bi lokal edo bulego edo gehiago dauzkaten entitateetan, kasu horretan bi instalazio finantzatzen ahalko dira eta.

_Lehenengo instalaziorako: gehienez ere % 100eko laguntza aurreko lerroaldean aipatzen diren tresnetarako, gehienez ere 4.400 euro instalazioak routerra behar izanez gero, eta 5.500 euro suebakia behar izanez gero.

_Bigarren instalaziorako:

gehienez ere % 50eko laguntza aurreko lerroaldean aipatzen diren tresnetarako, gehienez ere 2.200 euro instalazioak routerra behar izanez gero, eta 2.750 euro suebakia behar izanez gero.

Halaber, kreditazio sistema Nafarroako Gobernuaren sareko herri liburutegian paratzeko behar den ekipamendua erosten ahalko du toki entitateak, bere mugapearen barruan egonez gero. Ekipamendu hori inprimagailu termografiko, etiketa inprimagailu, web-cam eta irakurgailu grabatzaile banaz osaturik egonen da. Gehienez ere % 100eko dirulaguntza emanen da, 3.000 euro gehienez ere.

F._Interneten bidez kudeatu eta izapidatzeko sistemak.

Interneten bidez kudeatu eta izapidatzeko sistemak ezartzeko behar diren tresnak eta softwarea erostea.

Inbertsioaren kostuaren % 50 bitarte, entitate bakoitzarendako 3.000 euro gehienez ere.

Laguntzak kostuaren % 100 egiten ahalko du, 9.000 euro gehienez, ekimenak "012 Infolocal" zerbitzuaren edo izenpe digitalaren bidezko kudeaketa eta izapidaketa biltzen badu.

G._Herritarrei laguntzeko sistemak ezartzea:

Herritarrei tokian-tokian laguntzeko bulegoak abian jartzeko behar diren informatika eta komunikazo tresnak erostea, "012 Infolocal" zerbitzuarekin koordinaturik badaude.

% 75eko laguntza emanen da, 6.000 euro gehienez ere.

H._"012 Infolocal" zerbitzuaren eta toki entitateen arteko loturak.

Toki entitateen eta "012 Infolocal" zerbitzuaren arteko loturak bermatzeko informatika eta komunikazio arloetan behar den ekipamendua erostea.

H.1._Telefonoguneak.

Telefonogune digitalak erostea edo badaudenak handitzea, 012 Infolocal zerbitzuaren oinegiturarekin bateragarriak badira.

% 100eko laguntza emanen da, 9.000 euro gehienez ere.

H.2._Loturak.

Udal instalazioen eta 012 Infolocal zerbitzuaren arteko loturak bermatzeko behar den ekipamendua erostea: tecnología.net, RPV, udal sarea zabaltzea, eta abar.

% 100eko laguntza emanen da, 9.000 euro gehienez ere.

I._Informazio eta komunikaziorako teknologien gaineko bestelako inbertsio edo gastuak. (*****.es domeinuaren erregistroa).

Herritarrendako arreta hobetzeko zuzenean loturiko helburuetarako beharrezkoak diren tresna, software eta bestelako osagaiak erostea eta toki entitatearen *****.es domeinua eskuratzea. Salbuespen gisa, 2004an erregistraturiko *****.es domeinuen kostu ofiziala izan daiteke dirulaguntzen xede.

Kostuaren % 100erainoko dirulaguntza emanen da, baina betiere 6.000 eurotik beheitikoa.

2. arloa._Kalitatea eta antolamendua.

A._Azterketa, diagnostikoa eta plangintza.

A.1._Egoeraren azterketa eta plangintza.

Kostuaren % 75era bitarteko dirulaguntza, 6.000 euro gehienez ere.

A.2._Entitatearen gogoeta estrategikoa.

Kostuaren % 75era bitarteko laguntza, 11.000 euro gehienez ere.

A.3._Modernizaziorako plana.

Kostuaren % 75era bitarteko laguntza, 15.000 euro gehienez ere.

A.4._Herri bakoitzeko plan estrategikoak.

Kostuaren % 50era bitarteko laguntza, 15.000 euro gehienez ere.

A.5._Besterik.

Kostuaren % 50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

B._Kudeaketa ereduak.

B.1._Prozedurak normaldu eta erraztea (espedienteak kudeatzea, administrazio-lana erraztu eta argitzea, administrazioko prozedurak normaltzea ...)

Kostuaren % 75era bitarteko laguntza, 8.000 euro gehienez ere.

B.2._Prozesuak hobetzea.

Kostuaren % 50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

B.3._Prozesuen araberako kudeaketa.

Kostuaren % 50era bitarteko laguntza, 12.000 euro gehienez ere.

B.4._Informazio eta komunikazio teknologiaren arloko proiektuak ezartzen laguntzea.

Kostuaren % 100era bitarteko laguntza, 3.000 euro gehienez ere.

B.5._Herritarrei Laguntzeko Sistema paratzea.

Kostuaren % 75era bitarteko laguntza, 14.000 euro gehienez ere.

B.G._Urteroko kudeaketa plana.

Kostuaren % 50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

B.7._Zerbitzu publiko onuradunak zuzenean eta zeharka kontrolatu, gainbegiratu eta jarraitzeko adierazle eta estandarrak ezartzea.

Kostuaren % 50era bitarteko laguntza, 3.500 euro gehienez ere.

B.8._Besterik.

Kostuaren % 50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

C._Pertsonak.

C.1._Aitzindaritza.

Kostuaren % 25era bitarteko laguntza, 3.000 euro gehienez ere.

C.2._Lanpostuak, laneko zamak, lan giroa, eskumenen bidezko kudeaketa, jakintzaren kudeaketa aztertu eta baloratzea, ...

Kostuaren % 25era bitarteko laguntza, 3.000 euro gehienez ere.

C.3._Informazio eta komunikazio teknologiaren arloko proiektuak langileriaren arloan ezartzen laguntzea.

Kostuaren % 100era bitarteko laguntza, 3.000 euro gehienez ere.

C.4._Herritarrei laguntzeko sistema langileriaren arloan ezartzen laguntzea.

Kostuaren % 75era bitarteko laguntza, 4.000 euro gehienez ere.

C.5._Besterik.

Kostuaren % 25era bitarteko laguntza, 3.000 euro gehienez ere.

C1, C2 eta C5 ataletan, lehenago "Kalitatea eta antolamendua" izeneko 2. arloko, "Azterketa, diagnostikoa eta plangintza" izeneko A) ataleko eta "Kudeaketa eredua" izeneko B) ataleko jarduketetariko bat egin duten entitateei kostuaren % 50eko dirulaguntza emanen zaie, gehienez ere 6.000 euro.

D._Kalitate ereduak eta ziurtagiriak.

D.1._EFQM, CAF autoebaluazioa.

Kostuaren % 75era bitarteko laguntza, 9.000 euro gehienez ere.

D.2._UNE-EN ISO ziurtagiria.

Kostuaren % 50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

D.3._FQM memoriak.

Kostuaren % 50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

D.4._Zerbitzuen gutunak.

D.4.1._Zerbitzuen gutunen eredua ezartzea.

Kostuaren % 75era bitarteko laguntza, 9.000 euro gehienez ere.

D.4.2._Zerbitzuen gutuneko auditoria.

Kostuaren % 50era bitarteko laguntza, 9.000 euro gehienez ere.

D.4.3._Zerbitzuen gutuneko ereduko ziurtagiria.

Kostuaren % 75era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

D.4.4._Zerbitzuen gutuna beste modu batean definitzea.

Kostuaren % 75era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

D.4.5._Besterik

Kostuaren % 50era bitarteko laguntza, 6.000 euro gehienez ere.

4. Agiriak, eta eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

4.1._Agiriak.

Laguntzen eskaerak espresuki prestatutako eskabide-eredua erabiliz aurkeztuko dira (jarduketa bezainbat eskabide). Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuan eskuratzen ahal da, eta bai departamentu horretako www.cfnavarra.es/info-local/Calidad webgunean ere.

Agiri horiek www.cfnavarra.es/ces posta elektroniko seguruaren bidez ere igortzen ahalko dira.

Eskabidearen eredu horrekin batera, laguntzen eskabidearen xede den jarduketaren memoria aurkeztuko da, gutxienez ere argibide hauek bilduko dituena:

_Proiektuak toki entitatean izanen duen arduraduna.

_Helburuak.

_Lan ildoak edo proiektuaren garatze-aldiak eta egutegia.

_Behar diren langile eta baliabideak.

_Aurrekontua. Toki entitate bat baino gehiago partaide dituzten proiektuetan argi eta garbi adierazi beharko da zein diren diharduten partaide guztien parte-hartzearen ehunekoa eta gastua edo ekarpen ekonomikoa.

_Aurreikusitako helburuen betetze-mailaren neurgailu edo zenbakailuak.

_Proiektua burutzeko beharra edo komenigarritasuna (aitzindariak, aurreko esperientziak...).

_Proiektua jarduketa plan orokorrago batean sartzea, edo aurretik egindako ekimenen jarraipena izatea, edo aurrerago egin beharreko beste lan batzuen aitzindaria.

4.2. Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

Eskabideak aurkeztuko dira Toki Administrazioko Departamentuko erregistroan, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legean aurreikusitako lekuetako batean. Agiri horiek www.cfnavarra.es/ces posta elektroniko seguruaren bidez ere igortzen ahalko dira, fitxero moduan.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Balorazioa.

Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan dirulaguntzak har ditzaketen jarduketak baloratzerakoan:

Irizpide orokorrak: gehienez 60 puntu.

_Toki Administrazioko Departamentuarekin batera ezarriak diren, ezartzen ari diren edo ezartzekoak diren proiektuetan parte hartzea, betiere informazio sistemei, komunikazio teknologiei, kalitateari eta antolamenduari lotuak badaude. gehienez 30 puntu.

_Toki entitateak jarduteko orotariko plan bat edukitzea: entitatearen plan estrategikoak, modernizaziorako planak, orotariko jarraibideen azterlanak: gehienez 20 puntu.

_Herriguneen edo instalazioen sakabanaketa: gehienez 10 puntu.

Berariazko irizpideak: gehienez 40 puntu.

_Proiektuak kasuan kasuko gida teknikoarekin bat etortzea: gehienez 15 puntu.

_Proposamenen balorazio teknikoa eta ezaugarriak: helburuak, nondik norakoak, proiektuaren antolamendua, lanerako plana, metodologia, adierazleen kontrola, ebaluazioa eta jarraipena: gehienez 10 puntu.

_Proiektuak antolamenduan eta herritarrengan duen eragina: gehienez 10 puntu.

Honakoak ere baloratuko dira 5 puntuz:

_"Kalitatea eta Antolamendua" ataleko ekintzei dagokienez, proiektuek garapenaren jarraipenean duten osatze-maila ("ekintzen zirkuitua"), proiektuetako gida teknikoen sarreran azaldu bezala.

_"Informazio eta komunikazio teknologiak" ataleko ekintzei dagokienez, proposamenaren berritasuna.

Proiektu guztiek lorturiko puntuekin bi zerrenda eginen dira, jarduketa arlo adina ("Informazio eta komunikazio teknologia" eta "Kalitatea eta antolamendua"). Puntu gehien dituztenetatik puntu gutxien dituztenetara antolatuko dira eta laguntzak banatzeko abiapuntutako balioko dute.

Laguntzak arlo bakoitzerako dagoen aurrekontua agortu arte emanen dira. Baremoko puntuazioa erabiliko da esleitzeko irizpide gisa. Aurrekontuaren bidez pagatzen ahal den azken esleipena zehazterakoan berdinketarik gertatuz gero, populazioa (bizilagun kopuru handiena) izanen da giltzarri hautatzeko.

6. Dirulaguntzen gaineko ebazpena eta haien araubide ekonomikoa.

Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuak baloratuko ditu jasotzen diren eskabideak eta ebazpen proposamena bidaliko dio Toki Administrazioko Departamentuko zuzendari nagusiari.

Eskabideak hobeki baloratzeko, Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuak toki entitateei eskatzen ahalko die aurkeztutako agirietako informazioa handitu edo aldatzeko.

Laguntza emateko ebazpenean haren zenbatekoa agertuko da. Laguntza hori jarduketaren balizko aurrekontuari dagokion ehunekoaren arabera kalkulatuko da hasiera batean, aurkezturiko proiektuko gida teknikoan azaldu bezala, "Jarduketen esparrua eta zenbatekoak" izeneko 3.2 puntuan xedaturikoarekin bat.

Laguntzaren azken ordainketa honelaxe kalkulatuko da: jarduketaren egiazko kostuari, kasuan kasuko fakturetako zenbatekoaren bidez zehaztuko denari, onetsiriko laguntzaren ehunekoa aplikatuko zaio, "Jarduketen esparrua eta zenbatekoak" izeneko 3.2 puntuan xedaturikoarekin bat.

Aurrekontuetan diru aski badago, Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuak laguntza gehiago emateko beste ebazpen bat egiten ahalko du lehenbiziko ebazpenean laguntzarik lortu ez duten proiektuetarako, baremoko aldian lorturiko puntuazioari jarraituz.

7. Ebazteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 30 egunetan ebatziko dira. Eskaerak ukatutzat hartuko dira ezarritako epean ebazpen espresurik ematen ez bada.

8. Laguntzak jasotzeko epea eta modua.

Onartzen diren laguntzak kasuan kasuko fakturak edo buruturiko aldietako ziurtagiriak, proiektua ebaluatzeko memoriak eta haren ondorioak aurkeztu ondoren pagatuko dira, transferentzien bidez.

2005eko abenduaren 15a baino lehen burutu ez diren proiektuak edo proiektuen aldiak izanez gero, onarturiko laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

9. Bateraezintasunak.

Deialdi honetan arautzen diren laguntzen onuradunek beste administrazio, entitate eta erakunde (publiko edo pribatu) batzuen dirulaguntzak hartzen ahalko dituzte, edonolakoak eta helburu edo xede berekoak izanik ere, haiek proiektu edo jarduera bakoitzaren inbertsio edo gastuaren % 100 gainditzen ez badute.

10. Onuradunen betebeharrak.

2005eko ekainaren 30a baino lehen proiektuaren jarraipenerako fitxak aurkeztea, horretarako prestatuak. Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuan eskuratzen ahal da, eta bai departamentu horretako www.cfnavarra.es/info-local/Calidad webgunean ere.

Eginiko inbertsio eta gastuak, buruturiko proiektukoak edo proiektua garatzeko aldiak (laguntza emateko ebazpenaren bidez onartuak) ziurtatzekoak, frogatzea, 2005eko abenduaren 15a baino lehen jatorrizko fakturak edo konpultsatuak aurkeztuz.

Proiektua bukatzean, proiektua, aldiak, proiektua garatzeko prozesua eta haren ondorioak ebaluatzeko memoriak aurkeztea.

Idazkariaren ziurtagiriaren bidez, toki entitateak Toki Administrazioko Departamentuari jakinarazi beharko dizkio edonolako administrazio, entitate edo erakundek (publiko zein pribatu) emaniko edonolako eta xede bereko laguntza guztiak, egiaztatu ahal izateko onarturiko dirulaguntza guztiek inbertsio edo gastuaren % 100 ez dutela gainditzen.

11. Elkarlana.

Toki Administrazioko Departamentuaren lankidetza edo babesa dirulaguntzen xede diren produktu edo aipamen guztietan adieraztea.

12. Ez-betetzeak.

Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa ez betetzeak, datu faltsuak emateak edo laguntzaren xedea Toki Administrazioko Departamentuaren baimenik gabe aldatzeak berekin ekarriko dute laguntza galtzea eta jasotako zenbatekoak itzultzeko beharra, deusetan galarazi gabe legeetan aurreikusitako gainerako erantzukizunak.

Iragarkiaren kodea: F0502339