28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

85/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Milagrosako Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko Administrazio Unitateko buru izateko lanpostu bat (68238), merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 21ean emandako 1502/2004 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 35 burutza betetzeko deialdia onetsi zen: osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako eta erizaintza unitateetako burutzak. Deialdia 2004ko azaroaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 141. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Milagrosako Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko Administrazio Unitateko buru izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

TRINIDAD REMIREZ IRISARRI

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Alberto Margallo Lana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

_Ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileri eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Mahaikidea: Jesús Barace Egaña, Oinarrizko Osasun Laguntzako Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko burua.

_Ordezkoa: María Carmen de Andrés Vierges, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zerbitzu Orokorren Ataleko burua.

_Mahaikidea: María Luisa Pérez Larrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Silvia Blanco Azcona, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Isabel Iribarren Imaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Ordezkoa: Alberto Aznárez Goyena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Idazkaria: Blanca Aranzueque Jiménez, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko burua.

_Ordezkoa: Javier Ibáñez López-Vailo, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileriaren Kudeaketarako Ataleko burua.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 24an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0502576