28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

14/2005 FORU AGINDUA, urtarrilaren 31koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritza-jarduerak utzi eta lehenago erretiratzera bultzatzeko 2005. urteko laguntzen zenbatekoa ezartzen duena.

Urriaren 1eko 301/1993 Foru Dekretuak eta ekainaren 19ko 227/2000 Foru Dekretuak, Nafarroan nekazaritza jarduerak utzi eta lehenago erretiratzera bultzatzeko laguntzen araubideak arautzen baitituzte, 9.4 artikuluan eta 8.5 artikuluaren 1.a), b), c) eta 2. idatz-zatietan, hurrenez hurren, ezartzen dute Gizarte Segurantzaren sisteman erretiratzeko banakoen gutxieneko pentsioentzat finkatzen den gehikuntzaren arabera berrikusiko direla urtero, finkatutako laguntzen zenbatekoak.

2005erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 2/2004 Legearen berrogeita hamaikagarren xedapen gehigarriak xedatzen du 2005ean pentsioen eros-ahalmenak bere horretan iraunen duela oso-osorik eta Gizarte Segurantzako pentsiodunei ordainduko zaiela 2003ko azarotik 2004ko azarora bitarteko ekitaldiko KPIaren eta hasiera batean eginiko gaurkotze-ehunekoaren arteko aldea.

2004an, pentsioen igoera, urte horretarako aurreikusitako KPIaren arabera, ehuneko 2 izan zen; benetan, ordea, 3,5 igo zenez, 2004ko abenduaren 31n 1,5 gehiago igotzea litzateke bidezko, eros-ahalmena mantentzearekikoa betetzeko.

Bestalde, abenduaren 23ko 2350/2004 Errege Dekretuak, Gizarte Segurantzako Sistemako pentsioen 2005eko ekitaldirako errebalorizazioari buruzkoak, ehuneko 2ko errebalorizazioa finkatzen du I. tituluko II. kapituluko 1. ataleko 2.1. artikuluan, betiere 2005eko urtarrilaren 1a baino lehen sortu badira eta beste batzuekin metatzen ez badira.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Nekazaritza-jarduerak utzi eta lehenago erretiratzera bultzatzeko laguntzen zenbatekoa, 2005. urtean, hau izanen da: 2004rako ezarritakoa gehi 100eko 3,5. Laguntza horien araubidea urriaren 1eko 301/1993 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan eta ekainaren 19ko 227/2000 Foru Dekretuaren 8. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ageri da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 31n._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0501748