28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

805/2004 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusiak emana, Eurolimp, S.A., Limpiezas Argia, S.L. eta Superlimpiezas Leyre, S.L. enpresak garbiketa zerbitzuen hornitzaile izateko hautatu direla aditzera ematen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da kontratu hau esleitu dela:

Esleipena egiten duen entitatea:

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 215/2004.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: esparru hitzarmena.

b) Xedearen deskripzioa: 2005-2008 bitartean Ekonomia eta Ogasun Departamentuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko bulegoak garbitzea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazioko iragarkia noiz argitaratua: 2004ko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 8koa.

Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

Esleipena:

a) Eguna: 2004ko abenduaren 31.

b) Kontratistak: Eurolimp, S.A., Limpiezas Argia, S.L. eta Superlimpiezas Leyre, S.L.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Kalkulatutako kopurua: 846.947,04 euro, BEZa barne.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 31koa._Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: F0501995