28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

802/2004 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Montte, S.L., Papel 10, S.L. eta Papelera del Arga, S.A. enpresak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren paperaren hornitzaile izateko hautatu direla aditzera ematen duena, 2005-2008 bitarterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da kontratu hau esleitu dela:

Esleipena egiten duen entitatea:

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 224/2004.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: esparru hitzarmena.

b) Xedearen deskripzioa: 2005etik 2008ra bitartean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren paperaren hornitzaile izanen direnak hautatzea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazioko iragarkia noiz argitaratua: 2004ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 15ekoa.

Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

Esleipena:

a) Eguna: 2004ko abenduaren 31.

b) Kontratista: Montte, S.L., Papel 10, S.L. eta Papelera del Arga, S.A.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Kalkulaturiko zenbatekoa: 720.000 euro, BEZa barne.

Iruñean, 2004ko abenduaren 31n._Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: F0501961