28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

76/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Mantentze Unitateko buru izateko lanpostu bat (63999), merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 21ean emandako 1502/2004 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 35 burutza betetzeko deialdia onetsi zen: osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako eta erizaintza unitateetako burutzak. Deialdia 2004ko azaroaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 141. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Mantentze Unitateko buru izateko lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

OSCAR LUENGO DIAZ

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Alberto Margallo Lana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

_Ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileri eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Mahaikidea: Uxua Berruezo Amatriain, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

_Ordezkoa: María Teresa Soriano Hernández, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Zerbitzu Orokorren Ataleko burua.

_Mahaikidea: José Arriaga Miguéliz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Jesús Alfredo García Sanz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Andoni García Amatriain, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Ordezkoa: Mari Nolasko Echeverría, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Idazkaria: María José Cárcamo Casimiro, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

_Ordezkoa: Amparo San Martín Sala, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren Kudeaketa eta Administrazio Ataleko burua.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 18an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0502573