28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

786/2004 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Montte, S.L., Papel 10, S.L. eta Papelera del Arga, S.A. enpresak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren bulegoko materialaren hornitzaile izateko hautatu direla aditzera ematen duena, 2005-2008 bitarterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da kontratu hau esleitu dela:

Esleipena egiten duen entitatea:

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 221/2004.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: esparru hitzarmena.

b) Xedearen deskripzioa: 2005etik 2008 bitarteko urteetan bulegoko materialaren hornitzaile izanen direnak hautatzea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazioko iragarkia noiz argitaratua: 2004ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 15ean.

Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

Esleipena:

a) Eguna: 2004ko abenduaren 31.

b) Kontratista: Montte, S.L., Papel 10, S.L. eta Papelera del Arga, S.A.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Kalkulatutako kopurua: 1.280.000 euro (BEZa barne).

Iruñean, 2004ko abenduaren 31n._Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: F0501974