28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1277/2004 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Foru Komunitateko errepideetako zutikako seinaleen zainketa. II. taldea, 2005-2008. urteak" izeneko lanak esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da abenduaren 31ko 1277/2004 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: lan horiek egitea.

_Esleitzeko modua: irekia, lehiaketa.

_Gehieneko gastuaren prezioa: 1.600.000 euro, ehuneko 16,63ko beherapenarekin, berdin aplikatzekoa proiektuko aleko prezio guztiei.

_Epea: 2008ko abenduaren 31 arte.

_Esleipen-hartzailea: Norte Industrial, S.A.

Iruñean, 2004ko abenduaren 31n._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0501735