28. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

223/2005 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abenduaren 30ean emandako 1176/2004 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Beireko Udal Planaren espedientea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, abenduaren 30eko 1176/2004 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen Beireko Udal Plana, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen aldaketaren Testu Bategin bat aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Beireko Udal Plana behin betikoz onesteko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abenduaren 30ean eman zuen 1176/2004 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Foru aginduaren testua ebazpen honen eranskinean ageri da, oso-osorik.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Beireko Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 8an._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

E R A N S K I N A

1176/2004 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Beireko Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Beireko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatiko zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Beireko Udal Plana, bertako Udalak sustatua; onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, beharrezkoa da honako zehaztapen hauek jasotzen dituen Testu Bategina aurkeztea, hiru hilabeteko epean:

A. 2. Banaketa Eremuaren Arau Partikularretan uholde arriskuaren azterlana sartuko da, urbanizatu eta eraiki beharreko aldearen kotak eta hartu beharreko neurriak behin betikoz zehatzeko.

B. Igerilkekuak daudeneko lurzorua lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuko da, edo, bestela, finkatu gabeko hiri-lurzoru gisa, eta horretarako baldintzak betetzen dituela justifikatuko da.

C. Planak egun dauden etxolak bilduko ditu bere arauetan, baina ahalik gehien mugatuko du gerora jar litezkeen etxola berrien kopurua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Beireko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko abenduaren 30ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0502188