27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAUN

Arau Subsidiarioetako aldaketa behin betiko onetsirik

Larraungo Udalak, 2005eko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena._Behin betiko onestea Larraungo Planeamenduko arau subsidiarioetako 111. artikuluan zehaztutako determinazioetako aldaketa, hori guztia bigarren ataleko hirugarren lerroaldeak sabai-leihoei buruz dioena egokitzeko. Hona hemen nola aldatu den artikulua:

Estalkiaren osagaiak.

Sabai-leihoak onartzen dira, betiere estalkiaren benetako azaleraren % 1,3 hartzen badute gehienez ere. Estalkiko isurki bakoitzean sabai-leihoen azalera ezin da izan estalki osorako gehienez ere onartzen den % 60a baino handiagoa. Sabai-leihoen banaketa halako konposizio jakin baten araberakoa izanen da eta eraikinaren konposizioarekin bat etorriko da; estalki berean gehienez ere bi neurriko leihoak jarri ahalko dira.

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea argitara dezaten. Orobat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ere igorriko da ale bat, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Larraunen, 2005eko urtarrilaren 30ean._Alkatea, Maite Astiz Eguzkiza.

Iragarkiaren kodea: L0502013