27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUSTIÑANA

2004an lurraren gaineko kontribuzioa ordaintzetik salbuestea, 2004ko iraileko uholdeak direla-eta

2004ko lurraren gaineko kontribuziotik salbuesteko prozedura arautzen duen 220/2003 Foru Dekretuan ezarritakoa betetzeko, 2004ko iraileko uholdeen ondorioz zuzenean kalteak izan dituzten finken titularrei aditzera ematen zaie:

Hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik, ukitutako interesatuek Fustiñanako Udaletxean aurkeztu beharko dituzte eskabideak, kalteak deklaratzeko eta salbuespena aitortzeko, bai eta, ordaindua izanez gero zenbatekoak itzultzeko.

Fustiñanan, 2005eko otsailaren 3an._Alkate udalburua, J. A. Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: l0501904