II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BAZTAN
Aurrekontuetako aldaketa behin betiko onetsirik
Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2005eko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Gastuetan sortu beharreko kontusaila:
1/313/64800 "Baztango emakumeen egoeraren gaineko diagnosia", 9.280,00 eurokoa.
7.888,00 euro 1-a) aldaketagatik eta 1.392,00 euro 1-b) aldaketagatik.
Aldaketak:
1-a) Dirusarreretatik sortutako kreditua: 7.888,00 euro.
Dirusarreren sorrera ondoko kontusailean: 1/75516 "N.E.I.ren dirulaguntza, Baztango emakumearen diagnosia".
1-b) Kreditu berezia: 1.392,00 euro.
Finantzaketa: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.
Elizondon (Baztan), 2005eko otsailaren 2an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.
Iragarkiaren kodea: L0502363