27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CAPARROSO

2005eko aurrekontu arrunta behin betikoz onetsirik

Udalbatzak, 2005eko otsailaren 3an egin osoko bilkura berezian, behin betikoz onetsi zituen 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondotik, behin betikoz onetsi da Udalaren 2004ko aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia 2004ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 22an.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua. Zuzeneko zergak: 787.000,00 euro.

2. kapitulua. Zeharkako zergak: 100.000,00 euro.

3. kapitulua. Tasak eta bertzelako dirusarrerak: 139.500,00 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 773.253,00 euro.

5. kapitulua. Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 324.112,12 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak besterentzea: 77.145,30 euro.

7. kapitulua. Kapital transferentziak: 233.182,90 euro.

9. kapitulua. Finantza-pasiboak: 267.704,85 euro.

Dirusarrerak, guztira: 2.701.898,17 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua. Langileen lansariak: 593.300,00 euro.

2. kapitulua. Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 758.150,00 euro.

3. kapitulua. Finantza-gastuak: 94.610,69 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 207.000,00 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak: 852.349,20 euro.

9. kapitulua. Finantza-pasiboak: 196.488,28 euro.

Gastuak, guztira: 2.701.898,17 euro.

Caparroson, 2005eko otsailaren 7an._Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: L0502325