27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

RIBAFORADA

2005eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten Udalaren eta haren erakunde autonomo administratiboen dirusarreren arauketa behin betikoz onetsirik

Ribaforadako Udalak, 2004ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen, aho batez onetsi ere, zerga, tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen karga tasak, 2005eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko dutenak. Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, abenduaren 22an iragarkia 2004ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan inork kexa eta oharrik aurkeztu etz duenez, behin betikoz onetsitzat jotzen dira.

Udala:

_Hirilurra: katastroko balioaren % 0,2875.

_Landalurra: katastroko balioaren % 0,8000.

_J.E.Z.: 1,4, udal indizea.

_E.I.O.Z.: aurrekontuaren % 3,40.

_Gainbalioa: urteko portzentajea, % 3. Karga-tasa, % 10.

_Ibilgailuak: Gobernuak finkatutakoak.

Zaborrak:

_Etxebizitza, lagun 1: 44,5 euro.

_Etxebizitza, 2 lagun: 71 euro.

_Etxebizitza, 3 lagun: 94,50 euro.

_Etxebizitza, 4 lagun: 116 euro.

_Etxebizitza, 5 lagun: 138 euro.

_Etxebizitza, 6 lagun: 165 euro.

_6 legunetik goiti (bakoitzeko): 23 euro.

_Lokalak: 143 euro.

_Ostatuak: 285 euro.

_Ibilgailuak:

_Motokultoreak: 22 euro.

_Traktoreak, 40 h.p. bitarte: 44 euro.

_Traktoreak, 40 eta 60 h.p. bitarte: 54,50 euro.

_Traktoreak, 60 eta 80 h.p. bitarte: 65,50 euro.

_Traktoreak, 80 h.p. baino gehiago: 77,50 euro.

_Uzta-makinak: 84 euro.

Merkatu txikia:

_Saltokiak, 4 metro bitarte: 11,5 euro.

_Metro gehiago, bakoitza: 2 euro.

Pasabideak.

_Metro lineala: 18 euro.

Hilerria:

_Nitxoa: 1.133,50 euro.

Hiltegia:

_Ardi burua: 1,35 euro.

_Zerri burua: 4 euro.

Igerilekuak:

_Helduen abonua: 36,50 euro.

_Haurren abonua: 25 euro.

_Familiendako abonuak: bi kidekoa, 66 euro; hiru kidekoa, 89 euro; lau kidekoa, 111 euro; bortz kidekoa edo gehiagokoa, 132,50 euro.

_Sarrerak: helduak, 4 euro; haurrak, 2 euro.

Industrialdeko lurzatien salmenta:

_2004ko urteko prezioen gaineko igoera, % 4.

Isunak

_Trafikokoak: 18 euro; azkar ordainduz gero: 14,40 euro.

_Bertze batzuk, gehienez: 38 euro.

_Legean eta udal ordenantzetan zehaztutakoak.

Etxebizitzen errenta:

_223,50 euro/hilabetea.

Ostatuetako terrazak:

_6,5 euro urtean, metro karratu bakoitzeko.

Haurtzaindegiko tasa:

_Eskolatzea eta jantokia, Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Udalaren Kirol Kontseilua:

_Aerobica: 15 euro/hilabetea.

_Areto futbolaren eskola, 5 urtetik aitzina: 13 euro/hilabetea.

_Futbola, haur kategoria (mutikoak): DBHko 1. eta 2.a. 10 euro/hilabetea.

_Futbola, gazte kategoria (mutikoak): 16, 17 eta 18 urte: 10 euro/hilabetea.

_Helduendako gimnastika, erretiratuak: 9 euro/hilabetea.

_Helduendako gimnastika, erretiratu gabeak: 12 euro/hilabetea.

_Mantenimenduko soinketa: 15 euro/hilabetea.

_Gimnastika erritmoduna (4-5 urtekoendako): 14 euro/hilabetea.

_Gimnastika erritmoduna (5 urtetik goitikoendako): 16 euro/hilabetea.

_Gimnastika erritmoduna (txapelketetako taldea): 19 euro/hilabetea.

_Karatea (4 urtetik goitikoendako): 16 euro/hilabetea.

_Tenis eskola, (6 urtetik goitikoendako): 16 euro/hilabetea.

_Defentsa pertsonala: 18 euro/hilabetea.

_Muskulazio aretoa eta sauna: 45 euro/abonua.

_Zazpiko futbola, lehen hezkuntzako 6.a: 10 euro/hilabetea.

_Zazpiko futbola, lehen hezkuntzako 5.a: 10 euro/hilabetea.

_Yoga: 18 euro/hilabetea.

_Pilotalekua eta tenis pista, argirik gabe, taldekakoak ez diren jokuak, 16 urtetik goitikoak: 1,50 euro/ordua.

_Pilotalekua eta tenis pista, argiarekin, taldekakoak ez diren jokuak, 16 urtetik goitikoak: 1,80 euro/ordua.

_Pilotalekua eta tenis pista, argirik gabe, taldekakoak ez diren jokuak, 14-16 urte bitartekoak, ordu jakin batzuetan: 0,75 euro/ordua.

_Pilotalekua eta tenis pista, argiarekin, taldekakoak ez diren jokuak, 14-16 urte bitartekoak, ordu jakin batzuetan: 0,90 euro/ordua.

_Pilotalekurako eta tenis pistetarako abonuak, argiarekin edo gabe, taldekakoak ez diren jokuak, 45 euro.

_Pilotalekua eta tenis pista, argirik gabe, talde jokuak, pertsona bakoitzeko: 1,50 euro/ordua.

_Pilotalekua eta tenis pista, argiarekin, talde jokuak, pertsona bakoitzeko: 1,80 euro/ordua.

_Pilotalekua eta tenis pistak, argirik gabe, talde jokuak, talde bakoitzeko: 9 euro/ordua.

_Fronteniseko lehiaketa, bikote bakoitzeko: 18 euro.

_Igeriketa, kurtso osoa: 40 euro.

"Teodoro Gascón" Musika Eskola:

_Musika hizkuntza, haurrak eta helduak: 12 euro/hilabetea.

_Musika tresna bakarrik, haurrak: 26 euro/hilabetea.

_Musika tresna bakarrik, kultur taldeetako kideak: 26 euro/hilabetea.

_Musika tresna bakarrik, helduak: 29 euro/hilabetea.

_Musika hizkuntza eta musika tresna, kultur taldeetako kideak: 30 euro hilabete bakoitzeko.

_Musika hizkuntza eta musika tresna, helduak: 34,50 euro hilabete bakoitzeko.

Familia ugarietako kideei % 50eko beherapena eginen zaie.

Ribaforadan, 2005eko otsailaren 9an._Alkate udalburua, José Antonio Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0502319