II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
A U R I T Z
Hasierako onespena, 2004ko ekitaldiko aurrekontu luzatuaren aldaketei
Aurizko Udalak, 2005eko urtarrilaren 12an egin zuen osoko bilkuran, beharrezko kuoruma izanik, 2004ko ekitaldiko aurrekontu luzatuaren aldaketak onestea erabaki zuen.
Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 276 artikuluak xedatutakoa betetzeko, espedientea udaletxeko idazkaritzan egonen da jendearen eskura 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko egunetik aitzina, interesatuek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Auritzen, 2005eko otsailaren 3an._Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.
Iragarkiaren kodea: L0502308