27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXAURI

2005eko karga-tasak onetsirik

Udal honek, 2004ko abenduaren 22an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraituz, erabaki da:

1. Hirilurreko ondasunetarako karga-tasa ehuneko 0,33 izanen da.

2. Landalurreko ondasunetarako karga-tasa ehuneko 0,80 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotaren gainean ehuneko 1,40ko karga-tasa aplikatuko da.

4. Lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergarako ezarritako kuotaren gainean ehuneko 5eko karga-tasa aplikatuko da

5. Hirilurren balio igoeraren zergaren gaineko karga-tasa ehuneko 10 izanen da.

6.º Ludotekaren eta jolas tailerren zerbitzurako, arau eta prezio publiko hauek onestea:

Ludoteka A (lehen seme edo alaba): 4,51 euro/hila, (Hiruhilekoa: 13,53 euro).

Ludoteka B (bigarren seme edo alaba): 2,26 euro/hila, (Hiruhilekoa: 6,78 euro).

Ludoteka + Tailerrak A (lehen seme edo alaba): 9,02 euro/hila, (Hiruhilekoa: 27,06 euro).

Ludoteka + Tailerrak B (bigarren seme edo alaba): 4,51 euro/hila, (Hiruhilekoa: 13,53 euro).

Jolasen tailerrak: 4,81 euro/hila, (Hiruhilekoa: 14,43 euro).

Ludoteka + Tailerrak berezia: 1,00 euro/hila, (Hiruhilekoa: 3,00 euro).

Ludoteka A (kanpotarra): 9,02 euro/hila, (Hiruhilekoa: 27,06 euro).

Ludoteka B (kanpotarra): 4,51 euro/hila, (Hiruhilekoa: 13,53 euro).

Ludoteka + Tailerrak A (kanpotarra): 18,04 euro/hila, (Hiruhilekoa: 54,12 euro).

Ludoteka + Tailerrak B (kanpotarra): 9,02 euro/hila, (Hiruhilekoa: 27,06 euro).

Jolasen tailerrak (kanpotarra): 9,62 euro/hila, (Hiruhilekoa: 28,86 euro).

Matrikula: 12,00 euro. Ordainketa bakarra, eskolak hasi aitzin ordaindu behar dena.

Kuoten zenbatekoa hiruhileko bakoitzean kargatuko da, erabiltzaileak nahitaez aditzera emanen duen kontuan, eta hilabete osoetan aplikatuko dira.

Kentzen diren ikasleek Udalaren dirulaguntza galduko dute, ikasturtean berean berriz ere sartzeko eskatzen badute.

7. Kirol instalazioak eta igerilekuak erabiltzeagatik 2005ean indarra izanen duten prezio publikoak onestea; hona hemen:

A) Igerilekuan sartzeko 2005eko prezioak:

Lanegunetan:

_15 urtetik goiti: 5,00 euro.

_4-14 urte: 3,00 euro.

_4 urtetik beheiti: dohainik.

Larunbat, igande eta jaiegunetan:

_15 urtetik goiti: 6,00 euro.

_4-14 urte: 4,00 euro.

_4 urtetik beheiti: dohainik.

B) 2005eko abonuak:

15 eguneko abonua (pertsonalizatua eta besterenduezina):

_15 urtetik goiti: 60,00 euro.

_4-14 urte: 40,00 euro.

_4 urtetik beheiti: dohainik.

Denboraldia:

_15 urtetik goiti: 120,00 euro.

_4-14 urte: 80,00 euro.

_4 urtetik beheiti: dohainik.

C) Abonatu finkoen 2005eko kuotak:

1. taldea._4-13 urte: 47,00 euro.

2. taldea._14-17 urte: 69,00 euro.

3. taldea._18-59 urte: 98,00 euro.

4. taldea._60 urtetik goiti: 47,00 euro.

Taldeak: gutienez ere 15 lagun, % 10 merkeago heldu, gazte eta tikien sarreren prezioaren gainean".

Etxaurin, 2005eko otsailaren 10ean._Alkatea, Luis Baquedano Ros.

Iragarkiaren kodea: L0502276