27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A Z K O I E N

2004ko aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsita

Azkoiengo Udalak, 2005eko azaroaren 25eko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2004ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketei buruzko espedientea. Onespen hori 2005eko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 12koan eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

_Kreditu gehikuntza.

1211-627 "Bideo kamarak Herriko Etxean": 1.300 euro.

222-22105 "Udaltzainen arropa": 1.800 euro.

4321-600: "Natura interpretatzeko zentroa": 200 euro.

45100-60100: "Karrika proiektuan eskuhartzea": 11.000 euro.

45311-22607: "Herriko bestak": 29.000 euro.

458311-625: "Bestetako hesiak": 6.500 euro.

611-120: "Kudeaketako langileen ordainsariak": 14.500 euro.

613-22703: "Katastroko mantentze lana": 1.000 euro.

_Kreditu berezia:

469-782: "Dirulaguntza, parroki etxerako": 41.000 euro.

Finantzaketa

4320 -60101 kontusailaren deuseztapena: 4320-60101. "Funesko errepidea": 106.300 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Azkoienen, 2005eko otsailaren 7an._Alkate udalburua, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0502213