27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SESMA

2005eko ordenantza fiskaletako karga tasak eta tarifak hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2005eko urtarrilaren 18ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Zerga hauei dagokienez, 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten portzentajeak eta karga-tasak ezartzea:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,201; landalurraren gainekoa: ehuneko 0,80.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 3.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: jarraian ematen diren portzentajeak eta karga-tasa, Lege bereko 175 eta 176. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Urte batetik 5 urtera arte. Urteko portzentajea: 2,86.

10 urte bitarteko epea: Urteko portzentajea: 2,81.

15 urte bitarteko epea: Urteko portzentajea: 2,76.

20 urte bitarteko epea: Urteko portzentajea: 2,76.

Karga-tasa: 12,72%

3._Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

2. Hasiera batez onestea indarrean dauden ordenantza fiskal hauetan egin beharreko aldaketak, zeinen testu osoa espedientean baitago:

a) "Sesmako hilerria erabiltzeko ordenantza eta hura erabiltzeko eta zerbitzuak emateko tasak".

b) "Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza"

c) "Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza".

d) "Agiriak egin eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza".

e) "Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala."

_Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epe hori alegaziorik gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da eta irmoa izanen da administrazio bidean.

Erabaki honen aurka, bide administratiboan irmoa denetik, errekurtso hauetako bat paratu ahalko da:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sesman, 2005eko otsailaren 8an._Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0502153