II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ORKOIEN
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik
Orkoiengo Udalak, 2004ko abenduaren 22ko bilkura berezian eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zuen 2004ko ekitaldiko udal aurrekontu orokorra aldatzeko espedientea, kreditu gehikuntza bat egitearren.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.ean xedatuari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, bizilagunek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.
Orkoienen, 2005eko otsailaren 2an._Alkate udalburua, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L0502120