II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
A R T A X O A
2004ko aurrekontuko 1. aldaketa. Behin betiko onespena
Artaxoako Udalak, 2004ko urriaren 29ko osoko bilkuran eta bertaratutako guztiak ados egonik, hasiera batez onetsi zuen 2004ko aurrekontuko 1. aldaketari buruzko espedientea (kreditu berezia sortzeari buruzko espedientea).
Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondoren, eta epe horretan ez herritarrek ez interesatuek ez dute erreklamazio, kexa edo ohar bakar bat ere aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betikoz onetsitzat jo da. Hona hemen laburpena:
Gastuak:
1-451-626. Ordenagailuak erostea: 2.900,00 euro.
1-451-625. Bulegoko altzariak, ekipamendua eta tresnak: 2.100,00 euro.
Dirusarrerak:
1-755002. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza ziberespazioa sortzeko: 2.500,00 euro.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.500,00 euro.
Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.
Artaxoan, 2005eko otsailaren 2an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.
Iragarkiaren kodea: L0501997