II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ARBIZU
Lizitazio iragarkia
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Arbizuko Udalak, 2005eko otsailaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen laguntza kontratua esleitzeko dei egitea, ondoko prozedura eta ezaugarriekin:
Kontratuaren xedea: Errota zaharra landa-hotel gisa egokitzeko lanak.
Prozedura: lehiaketa irekia.
Hasierako prezioa: 83.404,00 euro, BEZa barne.
Behin-behineko fidantza: 2.000,00 euro.
Proiektua egiteko epea: 3 hilabete.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Arbizuko Udaletxean, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azkeneko eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epea hurrengo eguna arte luzatuko da.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratibo partikularren plegukoak, espedienteari atxikia baitago.
Proposamenak non eta noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.
Proiektua eta baldintza ekonomiko-administratibo partikularren plegua interesatuen eskura daude Arbizuko udal bulegoetan.
Arbizun, 2005eko otsailaren 23an._Alkatea, Jesús María Mendinueta Urdanoz.
Iragarkiaren kodea: L0503177