27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARAKIL

Lehiaketa publikoaren deialdia, Arakil Ibarreko Udal Plan orokorra prestatzeko laguntza teknikorako

2004ko azaroaren 25eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, aipatu kontratazioaren espedientea onetsi da; orobat, laguntza teknikoa emateko kontratua arautuko duten klausula administratibo, ekonomiko eta teknikoen pleguak, honako eduki honekin bat:

Deialdia egin duen entitatea: Arakil Ibarreko Udala.

Kontratuaren xedea: Kontratazioa, Arakil Ibarreko Udalaren Plan Orokorra prestatzeko.

Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua: espedientea arrunta da, eta, prozedura irekiari jarraikiz, lehiaketa baten bidez eginen da adjudikazioa.

Hasierako prezioa: Udal Plana prestatzeko: hirurogeita hemezortzi mila euro (78.000 euro), BEZa barne.

Behin betiko bermea: udal plan orokorra prestatzeko adjudikazio prezioaren % 4.

Agirien publizitatea: ikusgai egonen dira proposamenak aurkezteko epean, Arakil Ibarreko Udaletxean.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Arakil Ibarreko Udaletxean, Irurtzungo Foruen plazako 4 zenbakian baitago, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak non eta noiz ireki: eskaintza tekniko eta ekonomikoak jendaurrean irekiko dira Udalaren egoitzan, eta eskaintzak egin dituztenei behar besteko denboraz jakinaraziko zaie zein egun eta ordutan izanen den.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan aipatzen direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Kontratuaren gainerako baldintzak klausulen pleguetan daude, udal idazkaritzan, interesatuen eskura.

Arakilen, 2005eko otsailaren 2an._Alkatea, Javier Lázcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0502629