II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ARANTZA
Oihan enkantea
Arantzako Udalak salgai paratzen du enkante irekian, plegu itxiaren bidez, ondoko oihan probetxamendu hau:
1. Lotea: 3116 pinu insignis eta alertzea (bakantzea), Sastrin Borda, Orrazta eta Ametxoko izeneko alderdietan, 648 metro kubiko zur eta 255 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 6743,76 euro.
Enkantean parte hartu ahal izateko Enpresaren Sailkapen Agiria eta udal gordailuzaintzan hasierako prezioaren % 5, behin-behineko fidantza gisa, utzi izanaren gordekina aurkeztu behar dira.
Proposamenak behean eransten den ereduaren araberakoak, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik, hamabosgarren laneguneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Pleguak hurrengo laneguneko eguerdiko hamabietan irekiko dira.
Baldintza ekonomiko-administratibo eta fakultatiboak udal idazkaritzan daude interesatuen eskura.
Arantzan, 2005eko otsailaren 7an._Alkateak, Vicente Arocena Biurrarena.
PROPOSAMEN EREDUA
................................... J/A, .........................(e)ko bizilaguna, helbidea ...............(e)an duena, bere izenean edo ................... entitatea, helbide soziala .........(e)an eta Enpresaren Sailkapen Agiria ............... zk.koa dituena, ordezkatuz. Adierazten du Arantzako Udalak ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izan duela eta loterako ............. (letra eta zenbakitan) ................ pezetako zenbatekoa eskaintzen duela, paratutako baldintzei hertsiki atxikiz.
(Toki, eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L0502414