27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ORONDRITZ

Oihan enkantea

Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

2004ko oihan plana

Lote bakarra, Alorzoko alderdian: 246 ler gorri, 252,50 metro kubiko zerra zur eta 10,50 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Lote horren hasierako prezioa 9.879,00 euro da.

Interesatuek gutunazal itxian aurkeztu beharko dute eskaintza ekonomikoa Kontzejuko idazkaritzan aurtengo apirilaren 8ko arratsaldeko 8:30ak baino lehen. Horrekin batean, diruzaintzan hasierako prezioaren % 5 ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, fidantza gisa. Jarraian, pleguak irekiko dira.

Baldintza ekonomiko administratibo zein teknikoak ikusgai daude Kontzejuko idazkaritzan.

Orondritzen, 2005eko otsailaren 7an._Alkatea, Iñaki Equísoain Egozcue.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..............., adinez nagusia, NAN zenbakia: ..........., helbidea (herria, kalea eta probintzia): ..............., zurketari karnetaren zenbakia: ........., jakinik Orondrizko Udalak oihan enkantea egin behar duela 246 ler gorri esleitzeko, 252,50 metro kubiko zur eta 10,50 metro kubiko enbor txiki egiten baitute, eta ezaguturik eta erabat onarturik esleipena arautzen duten baldintzen plegua, horren truke eskaintzen dut: ............ (letraz eta zenbakiz) ........... euro.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0502234