27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

E S A

Obra kontratazioa

"Esan Udalaren jabetzako etxebizitzak zaharberritzea" izeneko obrak kontratatzeari buruzko espedientea onetsi du Udal honek, baldintza hauei jarraikiz:

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

Kontrataren aurrekontua: 182.142,10 euro, BEZari dagokion % 7 barne.

Egiteko epea: hamabi hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta hogeita seigarren egun naturaleko 12:00ak arte. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea, ordu berean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen direnak.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko laugarren egun balioduneko 12:00etan.

Proiektu teknikoa eta klausula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura daude Esako Udalaren bulegoetan.

Esan, 2005eko otsailaren 9an._Alkatea, José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos.

Iragarkiaren kodea: L0502193