I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
15/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Miguel Eugenio Izquierdo Redín Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Nafarroako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko Ikerketa Unitate Teknikoko buru izendatzen duena.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian, bigarren idatz-zatian, xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak 3.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Miguel Eugenio Izquierdo Redín Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Nafarroako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko Ikerketa Unitate Teknikoko buru izendatzea, bitarte baterako.
2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2005eko otsailaren 14an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.
Iragarkiaren kodea: F0502632