II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
ETXARRI-ARANATZ
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hau garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Herriko Etxeko bulegoetan jendaurrean egonen dela, ondotik aipatzen den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek bidezko oharrak egin ditzaten. Alegazioak aurkezteko epea: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost lanegunekoa.
Eskatzailea: Satenhor S.L. Jarduera: industri-nabea eta bulegoak, hormigoi-kamioiak konpontzeko eta ordezko piezak egiteko. Tokia: Zumurdiñeta industrialdea (Etxarri-Aranatz). Kokapena.
Etxarri-Aranatzen 2005eko urtarrilaren 31n._Alkate udalburua, J.B. Mariñelarena Garziandia.
Iragarkiaren kodea: L0501966