I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
14/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Aurelio San Millán Pérez, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Elkartegintza eta Toki Entitateen Bulegoko buru, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak 3.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Aurelio San Millán Pérez, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Elkartegintza eta Toki Entitateen Bulegoko buru, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, eta emaniko zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2005eko otsailaren 14an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.
Iragarkiaren kodea: F0502631