II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
O T E I T Z A
E D I K T U A
Oteitzako Udalak, 2005eko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze honako erabaki hau hartu zuen:
Hautetsiendako ordainsariak._Karguan aritzeagatik euren kideei bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako Udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duen apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legeari jarraikiz, aho batez erabaki da:
1. Alkatetzari, dedikazio partzialagatik, 1001,52 euro emanen zaio hilabetean, eta gehienez ere 12018,20 euro urtean.
2. Zinegotzi bakoitzari, osoko bilkura bakoitzera joateagatik, 70 euro emanen zaio eta gehienez ere , 869 euro urtean.
3. Zenbateko horiei urteroko KPIa gehitzea.
Oteitzan, 2004ko otsailaren 16an._Alkatea, Víctor Luis Echeverría Sáenz.
Iragarkiaren kodea: L0502030